Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Irailaren 6ra arte zabalik dago epea NUP-eko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian 2017-2018 ikasturteko matrikula egiteko

Ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzako espainiera hizkuntzen ikastaroak eskaintzen dira

NUP - Lunes, 21 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 22:10h

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak gaur, abuztuaren 21ean, matrikula egiteko epea zabaldu du, heldu den 2017-2018 ikasturterako. Ikasturtea irailaren 11n hasiko da eta datorren urteko ekainaren 8an bukatuko da. Matrikula egiteko epea irailaren 6an, asteartea, da. Webgune honen bidez egin behar da matrikula: Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia, eta irakaskuntza egutegia webgune horretan bertan kontsultatzeko aukera dago.

Ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzako espainiera ikasteko ikastaroak eskaintzen dira. Gainera, Unibertsitateak hainbat lantegi eta ikastaro dauzka azterketa ofizialak prestatzeko.

Ikastaroen tipologia egokitu egiten da unibertsitateko komunitatean dauden taldeen hizkuntza-prestakuntzaren beharretara. Ikastaroen diseinuak aukera eman nahi du bakoitzak bere neurri, behar eta mailara egokiturik hizkuntza ikasteko, eta metodoek komunikazioa eta parte hartzea errazten dute, eta, azken batean, hizkuntzaren komunikaziogaitasunean benetan aurrera egitea.

IKASTAROAK UNIBERTSITATEKO KOMUNITATEKO KIDENTZAT ETA KANPOKOENTZAT

Ikastaroak denentzat dira: bai Unibertsitate komunitateko kideentzat (graduko edo graduondoko ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak), bai NUPeko tituludunentzat, bai eta Unibertsitatekoak ez direnentzat ere. Unibertsitateko adiskide eta ikasle ohientzat den A3U Programan izena emana duten kideek deskontu bereziak dauzkate ikastaro hauetarako.

Hizkuntza bat ikasi nahi eta ikastegian sartu berri direnek, eta aldez aurretiko ezagutzak dituztenek, beren maila egiaztatu beharko dute egiaztapen ofizial baten bidez, edo bestela proba bat egin beharko dute Ikastegian (Arrosadiko campuseko Sario eraikina, Iruñea). Proba hau egitea doakoa da, aldez aurretik izena emanda, astelehenetik ostiralera egiten da, goizez eta arratsaldez, gaur, astelehena, abuztuak 21, hasita.

Ikastaro hauei buruzko argibide guztiak kontsultatzen ahal dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiaren webgunean;edo 948 16 97 91 telefono zenbakira deituta;edo mezu bat igorrita helbide elektroniko honetara: centro.idiomas@unavarra.es.


Herramientas de Contenido