Berri Txarrak talde nafarra disko berria prestatzen ari da

Martes, 22 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:11h

musika- Berri Txarrak, Euskal Herriko rock talde garrantzitsu eta arrakastatsuenetako bat, bere disko berria prestatzen ari da. Lekunberriko taldeak bere sare sozialetan erakutsi zuenez, jada Bill Stevenson produktore estatubatuarrarekin lanean ari dira Coloradon, The Blasting Room izeneko estudioetan. Hilabete honetan grabaketak egin ondoren, irailean Ipar Ameriketatik bira eskainiko du taldeak. Honen aurreko lana Denbora da poligrafo bakarra (2014) izan zen, euren 20. urteurrenean plazaratua eta arrakasta ugari bildu zituena. - N.G.

Últimas Noticias Multimedia