Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bertsolaritza mahai gainean, Udako Ikastaroetan

Mintzolak eta EHUk ‘Bertsolarien kantaera eta sormena’ ikastaroa eskainiko dute aste honetan

Martes, 22 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Maialen Lujanbio bertsolaria saio batean, atzean Jon Maia duela.

Maialen Lujanbio bertsolaria saio batean, atzean Jon Maia duela. (n.g)

Galería Noticia

  • Maialen Lujanbio bertsolaria saio batean, atzean Jon Maia duela.

donostia- Euskal kultura eta tradizioek euren lekua izango dute aste honetan UPV/EHUren Udako Ikastaroen baitan, ostegun eta ostiralean Bertsolarien kantaera eta sormena ikastaroa eskainiko baita Mintzolarekin elkarlanean. Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro, Maialen Lujanbio, Eñaut Agirre, Oihana Iguaran eta Jon Martin bertsolari eta adituek parte hartuko dute Miramar Jauregian egingo diren jardunaldi hauetan, eta kantaeraren garrantziaz hitz egingo da, landu beharreko arlo bat baita bertsolaritzan, honekin batera, sormenak duen indarra ere azpimarratuz. Bi egunetan 9.15ean hasiko dira hi-tzaldiak eta goizean zehar luzatuko dira, hainbat mintzaldi eta mahai-ingururekin.

Kantaeraren garrantzia azpimarratzeaz gain, hau lantzeko lehen pausoak eman nahi dituzte ikastaro honekin. Antolatzaileen ustetan, goi-mailako bertsolariek landua dute kantaera, baina bertso eskoletan, oro har, ez da propio lantzen den alderdia, eta eskas hori ase-tzen hasteko baliagarria da ikastaroaren lehen egunean. Lehenik eta behin, Ainhoa Aizpurua musikan adituak hitzaren eta musikaren arteko harremana aztertuko du eta ondoren, kantaeraren bilakaeraz mintzatuko da Itziar Navarro musikan aditua. Atsedenaldiaren ondoren etorriko da eguneko azkeneko hitzaldia Maialen Lujanbio bertsolariaren eskutik, eta bertan, doinuak bertsolarien kantaeran duen garrantziaz hitz egingo du. Ondoren, hiru hizlariek bertsolarien kantaerari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute.

Bigarren jardunaldian sormenari egingo zaio tarte, ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen islaz hitz eginaz eta gai-jartzaileen eta bertsolarien lanean eragina izan dezaketen faktoreak aztertuz. Lehenik eta behin, Eñaut Agirre Euskal Filologian lizentziatuak ahozko hizkeraren ezaugarriak aztertuko ditu, hauek bat-bateko jardunean duten indarrari erreparatuz. Ondoren, bertsogintzak eta hedabideek duten erlazioaz hitz egingo du Oihana Iguaran bertsolariak, gaiak aukeratzeko orduan eta hauen inguruan kantatzekoan hedabideek esaten dutena presente egoten baita oso maiz, eta eguneroko gaiak lantzen baitira. Atsedenaldiaren ondoren, Jon Martin bertsolariak Jarioa da sormenaren gakoa izeneko hitzaldia eskainiko du eta gero, eguneko hiru hizlariek sormenari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute.

Ikastaro honetan interesa duenak oraindik badu bertan parte har-tzeko aukera, matrikula epea ostegunerarte irekita baitago. Matrikula orokorra egiteko aukera dago bakarrik eta honek 70 euro balio du. Euskaraz izango da ikastaro osoa eta 20 ordu iraungo du. - N.G.

Herramientas de Contenido