Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

269.957,05 euro bideratu dira Altsasuko Osasun Zentroa handitzeko lanetarako, X izpien tresnak ekartzeko helburuarekin

Irailean erradiologia digitaleko ekipamenduen esleipena hasiko da


navarra.es - Martes, 22 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 22:27h

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak Altsasuko osasun-zentroan erradiologia zerbitzua ezartzea erabaki du Nafarroako Lehen Mailako Osasun Arretako Estrategiaren barruan. Aipatutako osasun-zentroan erradiologia ezartzeko, aldez aurretik eraikina handitzeko lanak egin behar dira, gaur egungo egiturarekin ez delako sartzen.

Esleipena 269.957,05 eurokoa izango da Altsasuko lanetarako eta Erri-Berri SL enpresari egokitu zaizkio. Lanak irailean hasiko dira.

Bestalde, erradiologia digitaleko ekipamenduen esleipena bideratzen ari da, eta lizitazio-zenbatekoa 200.000 euro izango dira.

Altsasuko erradiologia-zerbitzua ezartzeko osasun-zentroa handitu behar da. Horrela, 110 metro koadroko instalazio bat eraikiko dute. Berrikuntza-lanak direla eta, gaur egungo dauden eremuak berriro antolatu beharko dira, erabiltzaileen irisgarritasuna eta arreta errazteko;baita langileena ere.

Herramientas de Contenido