Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

NUP-eko graduko bigarren ikasmailako eta hurrengo ikasmailetako ikasleek gaurtik, astelehenerabitarteko epea izango dute matrikula egiteko, hau da, abuztuaren 22tik 28ra

Administrazio tramitea Interneten bidez egingo da aldez aurretik bidalitako hitzorduaren bitartez, eta NUPen egiteko aukera ere badago

NUP - Miércoles, 23 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:23h

Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) zabalik dago gaurtik, asteartea, abuztuaren 22tik, abuztuaren 28ra bitartean 2017-2018 ikasturteko matrikula epea, graduko bigarren ikasmailetako eta hurrengo ikasmailetako ikasleentzat. Tramitea Unibertsitatearen webgunearenbidez egingo da aldez aurretik ikasle bakoitzari bidali zaion hitzorduaren egun eta ordutik aurrera (web-eankontsultatzeko aukera dute). Hitzorduaren ordena espediente notaren araberakoa da.

Horretaz gainera, matrikula egiteko egunetan, hitzordutik aurrera eta 9:00etatik 14:00etara, ordenagailu-gela bat irekiko da (Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 017.a, Iruñean), eta teknikariek zainduko dute, gela erabili nahi duten pertsona guztiei laguntzeko. Matrikulari buruzko informazio guztia, jarraitu beharreko gida eta ohiko galderak Unibertsitatearen web-orrialdean daude.

2017/18 IKASTURTERAKO BERRITASUNAK

2017/18 ikasturteko berritasuna da Unibertsitatean lehendabiziko aldiz eskaintzen diren on-line irakasgaietakobatzuk egiteko aukera dagoela.

Bestalde, hizkuntzadun graduen eskaintzari dagokionez, gogoan izan behar da Ekonomia graduko 2. ikasmailako ikasleek English Learning Programme-n (ELP) jarraitzeko aukera dutela edo Programme d'Apprentissage du Français egiteko aukera, batez ere Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIGMET) eskainitako bi titulazioetako ikasleei zuzenduak. Titulazio horiek dira  Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan eta Gradua Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan

Espezializazioa duten graduei dagokienez, oraindik badaude ikaspostuak Sexu Hezkuntzako Espezializazio Diploman, bereziki Osasun Zientzietako (Erizaintza Gradua) eta Giza eta Gizarte Zientzietako (Irakasle Gradua Lehen Hezkuntzan, Irakasle Gradua Haur Hezkuntzan eta Gradua Gizarte Lanean) fakultateetako ikasleei zuzendua. Matrikula azaroaren 30era arte egongo da zabalik titulu bereki horretarako. 


Herramientas de Contenido