Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Iruñeko alkateak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Salestarren orubeko lurzatien enkantea gelditzea eta proiektua aldatzea

Defendatu du dorreak etxadiengatikaldatzeak ez dakarrela berekin kalte-ordainketarik, eta kasuhorretan, Udalak itundutako kontraprestazioak murriztuko lituzke

Viernes, 25 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 16:49h

Iruñeko alkateak Nafarroako Gobernuari eskatu dio hilabete hasieran iragarritako Salestarren orubeko lurzatien enkantea gelditzea. Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkari Joxe Abaurrearekin batera egindako agerraldian gelditzea eskatzeko arrazoi politikoak, sozialak eta legalak seinalatu ditu. Agerraldia “ezinbestekotzat” jo du, “ikasturtea, behintzat ofizialki, abuztuaren 30era arte irekiko ez bada ere, orduan hasiko baitira lanean udal batzordeak”.

Alkateak Nafarroako Gobernuari eskatu dio proiektua aldatzea onar dezala, Zabalguneko ingurunera moldatzeko, “zentzugabekeria hori baimendu ez dezan, eta hiriaren etorkizuna interes ekonomikoen gainetik jar dezan. Interes ekonomiko horiek legezkoak bai, baina partzialak baitira, azken finean, ordena erlijioso baten edo sustatzaile urbanistikoen interesei erantzuten baitiete. Hiriaren etorkizunak ez du espekulazioaren objektu edo salerosgai izan behar, eta uste dugu instituzioek diru-sarrera gutxiago izateko arriskuari heldu behar diotela, hiriaren hirigintza-plangintza babesteko bada”.

Gaineratu du “UPNk adostutako kontraprestazioei uko egiteko prest” daudela, “baldin eta hala hirian zentzugabekeria urbanistiko hori eragozten badugu. Kontraprestazio horiek proportzionalki murrizteari buruz hitz egin dugu, Plan Berezia aldatzearen ondorioz gerta litekeen orubearen balioaren murrizketaren arabera”.

Arrazoi politikoak, sozialak eta legalak

Joan den legegintzaldiak oinordetzan utzitako proiektuak “herritarren babes eskasa” duela adierazi du, eta “Erregimena babestu zuten alderdiek soilik babesten dutela politikoki hirigintza zentzugabekeria hori, zeinak pelotazoaren kulturari erantzuten baitio bakarrik. Hiri honetako gehiengo politikoak aho betean baztertzen du hiri honetako belaunaldi askoren etorkizuna konprometitzen duen aberrazio hau, baita egun Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren oinarri diren alderdi politiko guztiek ere.” Gainera, “Salestarren operazioa baimentzeak esan nahi du Iruñeko Udaleko aldaketaren oinarri diren gobernu-akordioen edukien kontra espresuki egitea”. Zentzu horretan gehitu du “ezin da besterik egin, segurtasun juridikorik eza, edo konpentsazio hipotetikoei –aditu askok zalantzan jartzen baitituzte–aurre egin behar izango geniekeela dioten argudioak onartzeak erakutsiko luke oinordetzan jaso genuena zuzentzeko gaitasun eza, eta guk hori saihesteko konpromisoa hartu genuen”. Izaera soziala duten arrazoiei dagokienez, “Zabalguneko alde horretako auzokide gehienak proiektu horren kontra ageri dira, espekulazioa areagotzen baitu, auzoaren bizi kalitatearen bizkar”.

“Ez bakarrik auzokideak” gehitu du, “ospe handiko profesionalek ere zalantzan jarri dute publikoki bai proiektua bera nola Nafarroako Gobernuak erabiltzen dituen arrazoiak baimena emateko. Profesional horien artean badira arkitektoak, ekonomialariak, unibertsitateko irakasleak... Denek eskatu diote Gobernuari, hitz eta argudio ezberdinekin, gogoeta egin dezala”.

Plan Berezia aldatzeak, aprobetxamendua murriztu gabe, ez dakar berekin kalte-ordainik Izaera legaleko arrazoiei dagokienez, alkateak adierazi du eskumenen ikuspuntutik, programa-akordioen, alderdien, auzokideen, adituen eta, oro har, hiriaren gainetik espediente hau baimentzeak izatasun propioa ematen diola UGPSari, eta horrek hiriaren garapena arautzeko eskumenak usurpatzen dizkio Iruñeko Udalari, erlijio-ordena baten edo lurzatietan eraikitzeko eskubidearen alde gehiago eskaintzen duten balizko sustatzaileen mozkinaren mesedetan.

“Gauza bat da UGPSa erabat atzera bueltatzeak Udaleko diru-kutxarendako jasanezinak izango liratekeen kalte-ordainak ekarriko lituzkeela onartzea, horretan ados egotea, eta beste gauza bat da Udal honen borondatearen kontra egitea, inolako kalte-ordainik eragingo ez luketen aspektuetan.

Plan Berezia aldatzeak, Orubearen hirigintzako aprobetxamendua murriztu gabe, ez dakar berekin inolako kalte-ordainik. 18 solairutako dorreetatik Zabalguneko etxadietara pasa daitekeela errepikatu du, “kalte-ordainetan erori gabe. Eta kontrakoa UPNren UGPSaren aparteko baldintzak aprobetxatzea da, Udal honen gainetik pasatzen jarraitzeko. Eta aparteko baldintzak esaten dut, UGPSaren figura kasu zehatzetan soilik aplikatu daitekeelako, eta Udalek haien aplikazio-eremuan dituzten eskumenak beretzat hartzen dituelako”. Halaber, “hitzarmenean adostutako epeen barruan enkantea egingo ez balitz Salestarren ordenari dagokionez egongo litzatekeen ustezko segurtasun juridikorik ezaren argudioa erabiltzen ari dira. Baina, egia esan, epe horiek duela asko ez dira bete, eta gainera, gure proposamena Nafarroako Gobernuaren esku dago 2016ko ekainaz geroztik, modu formal eta osoan”.

Gogoratu du, bestalde, “ezer gutxi “esaten ari dela “Plan Bereziaren kontra bertako hainbat auzokideek aurkeztutako errekurtsoari buruz, Nafarroako Auzitegi Nagusiak oraindik ebatzi ez duen horri buruz”, eta galdegin du “zer gertatuko litzateke azkenik auzokideen erreklamazioei arrazoia ematen badie eta zer ondorio izango lituzke horrek”.

Salestarren Udalez Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) 2012an onetsi zen, eta hori garatzen duen plan berezia hiru urte ondoren, 2015eko ekainean, aurreko jarduneko gobernu taldearekin. Leire, Media Luna, San Fermin eta Aralar kaleen artean kokatuta dagoen 13.961 m2 -ko orubea jasotzen du, hamaika lurzatitan banatuta, horietako gehienak etxebizitza libreak eraikitzera bideratuak, 7 eta 17 solairu arteko altuera duten bloketan. Gainera, planak 3.000 m2-ko gizarte-etxe bat marrazten du, Aralar eta Media Luna kaleak lotzen dituen oinezkoendako kale bat –Teobaldoen kalea luzatuz–, eta bi plaza. Nasuvinsak lurzatien enkantearen lizitazioa argitaratu du, zazpi sortatan, horietako bat hotel gisa erabiltzeko.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia