Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

19 ikuskizun Baluarte Fundazioaren Denboraldi berrian

baluarte.com - Sábado, 26 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:33h

Baluarte Fundazioaren Denboraldi berria lehenengoz urtebetekoa izango da eta irailaren 28tik maiatzaren 18ra bitartean hedatuko da. Denboraldiak, 19 ikuskizun eta 25 emanaldirekin, Nafarroako publikoarentzat musikaren, dantzaren eta arte eszenikoen onenarekin helduko da gurera. Kalitatea eta nazioarteko erreferenteak Philippe Jaroussky edo William Christie-ren Haendeletik La Verità edo Circa bezalako egungo sortze-eszenikora eramango gaituen eskaitza batean. Eta 2017/18 ikasturtean Artista egoiliarra izango dugun Raquel Andueza sopranoari, gure artista nazioartekoenari, omenaldia. Artista ezagunak gurean berriz izango ditugu: Sara Baras, Iruñean Sombras ikuskizunaren erabateko estreinaldiarekin;Valery Gergiev eta Mariinsky Antzokiko Orkestra, Iruñeko Orfeoiarekin;Jordi Savall eta Esklabotasunaren bideak bere proposamen berriarekin;urteroko topaketa egiteko Baluarte berriz ere aukeratu duen Espainiako Gazte Orkestra Nazionala;aurreko urtetan gurean arrakasta lortu duen konpainia, Mayumana.

Wagnerren interpretatzaile ukaezina den Bryn Terfel galestarra, gaur egun nazioarteko mailan baritono entzutetsuenetariko bat, Baluarten arituko da lehenengoz eta horren lekuko izango gara;María Pagés dantzaren sortzaile handiak ere debuta egingo du gurean ikuskizun berriarekin;edo mundu osoko denboraldi eta jaialdietan pianista liderra den Yuja Wang-ek Baluarten bere lehen emanaldia eskainiko du. Beste hitzordu garrantzitsuak izango dira: Monteverdiren L’Orfeo, opera modernoaren sortzailearen jaiotzaren 450. urteurrenean;Napoliko Balleta;edo Eifman Ballet konpainiaren Anna Karenina koreografia zirraragarria. Juan Echanove Quevedoren rolean;Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala Calderón de la Barcaren izenburu ezugunetariko batekin, La dama duende;eta Chick Corea iparramerikar jazz pianista mitikoaren errezitaldia, programazioa osatzeko. Gainera, abonamendu nagusitik at, denboraldiak bi ziklo berri gehitzen ditu: Baluarte Txiki, familiei zuzendutako eskaintza (7 izenbururekin), eta Baluarte Ganbera, Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programazioen gehigarri (13 kontzerturekin).

Salmenta egutegiaren baitan, abuztuaren 23tik 31ra abonu oso berrien eta Baluarte Joven programaren abonuen salmenta izango da;Irailaren 7an, Abonu partzial berriak: Klasika/Lirika, Dantza, Eszena, Ostirala eta Larunbata;eta irailaren 8tik aurrera, denboraldi berriaren ikuskizun guztietarako sarrera solteen salmenta. Baluarte Joven programaren sarrera solteak, ikuskizun baikotza baina hiru egun lehenago jarriko dira salgai.

Herramientas de Contenido