Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bost finalistek izango dute solidaritatearen aldeko XV. "Nafarroa" Nazioarteko 15.000 euroko Saria irabazteko aukera

Sarirako deialdia Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak egin dute eta irailaren 8an banatuko da

navarra.es - Domingo, 27 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:09h

Datorren irailaren 8an, Solidaritatearen aldeko "Nafarroa" Nazioarteko Sariaren Epaimahaia bilduko da Nafarroako Jauregian, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak 2017. urte honetarako deitutako XV. Edizioaren irabazlea erabakitzeko. Saria 15.000 eurokoa izango da. Sariduna, aurkeztutako hamabost proposamenen artean aukeratutako bost finalistetako bat izango da.

Azken epaia emango duen Epaimahaiko burua Miguel Indurain Larraya izango da, eta sei batzarkide izango dira: Miguel Laparra Navarro (Nafarroako Gobernuko ordezkari gisa), Javier Cortajarena Goñi (Laboral Kutxako ordezkari gisa), Paloma Bescansa Miquel (Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea), Mª Victoria Vidaurre Garcés (AMEDNAko lehendakaria), Mª Jesús Castillejo Samitier (kazetaria) eta Javier Pagola Lorente (kazetaria). Idazkari gisa Andrés Carbonero Martínez arituko da (Nafarroako Gobernuko ordezkari gisa). Afrikako, Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako pertsona edo erakundeei erreferentzia egindako 15 proposamen aurkeztu dira, funtsean giza eskubideen esparruan lan egiten dutenak.

Denek balio eta kalitate handia izan dute. Hala ere, sarirako deialdia egin duten bi erakundeek lehen hautaketa egin dute, eta dagoeneko bost aukeratu dituzte finalista gisa hura emateko. Hala ere, Epaimahaiak edozein hautagai izenda dezake irabazle, loteslea ez delako.

Hauek dira hautagai finalistak: Marie Crescence Ngobo, Kamerungoa, emakumeen eskubideen, elikagaien subiranotasunean eta garapen iraunkorraren esparruan lan egiten duena;Ngugi Wa Thiong’o, Keniakoa, Afrikako nortasunen defentsaz arduratzen dena, eta hezkuntzarako eta adierazteko askatasuneko eskubideaz ere bai;Vía Campesina, lurrerako eskubidearen, elikagaien subiranotasunaren, herri indigenen eskubideen eta garapen iraunkorraren alde lan egiten duen nazioarteko erakundea;Theresa Kachindamotok, Hulo Guillabertek, Victoria Nyanjurak eta Oumou Sall-Seckek osatutako Afrikako emakumeen eta giza eskubideen taldea, esparru hauetan lan egiten duena: emakumeen eskubideak, haurrak eta bakea, zenbait herrialdetan gertatutako gatazketan, hala nola Malawi, Senegal, Uganda eta Malin, eta Kongoko Errepublika Demokratikoko "Synergie de Femmes pour les victimes de violences sexuelles" (SFVS) taldea, sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeen giza eskubideen arloan lan egiten duena.

Aurkeztutako gainerako hautagaiak hauek dira: Traperos de Emaús, Trujillokoak;Motzaj Ixoq’I Ajchowen, Guatemalan giza eskubideen, kulturaren eta hezkuntzaren alde lan egiten duena;Kolonbiako Forjando Futuros Fundazioa;María Rosa Jorga Obete, Mozambikekoa, nekazaritza ekologikoan aritzen dena;SABES, oinarrizko saneamenduaren, osasun hezkuntzaren eta ordezko energien arloan lan egiten duten elkartea, El Salvadorrekoa;Brasilgo Movimiento de los Sin Tierra, Europan eta Estatu Batuetan laguntza-taldeak dituena;Indarkeriaren Biktimak Artatzeko Asturiasko Programa, Kolonbian;Hondurasko Consejo Cívico de Organizaciones Populares e Indígenas kontseilua;Kolonbiako Círculo Internacional de Auxiliadores Técnicos, baina beste hamar herrialdeetan hedatzeko asmoa duena eta Brigada de Voluntarios de Gestión y Administraciones de Rescates y Desastres taldea, Ekuadorrekoa.

Herramientas de Contenido