Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Errotabirusak eragindako haur-gastroenteritisaren inpaktua handia da oraindik Gipuzkoan

EP - 2017(e)ko abuztuaren 28a, astelehena - 12:45etan eguneratua

Ainara Arana, autora de la investigación realizada en la UPV/EHU y Biodonostia

Ainara Arana, autora de la investigación realizada en la UPV/EHU y Biodonostia (DEIA)

Galería Noticia

Ainara Arana, autora de la investigación realizada en la UPV/EHU y Biodonostia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Biodonostiak egindako errotabirusari buruzko ikerketa bati esker, argitu dute errotabirusak eragindako haur-gastroenteritisaren inpaktua handia dela oraindik Gipuzkoan.

DONOSTIA. UPV/EHU eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko ikertzaile batzuek errotabirusa aztertu dute, Gipuzkoan 1995 eta 2015 artean izandako birusaren epidemiologia, inpaktua eta agertutako genotipoak, hain zuzen. Hala, gaur egun oraindik ere bularreko umeen eta umegazteenen gastroenteritis akutu larriaren kausa nagusia den birus horri buruzko informazioa eman dute.
Mundu mailan, haur-gastroenteritis akutu larriaren eragile nagusia da errotabirusa. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 2013an 200.000 ume baino gehiago hil ziren munduan errotabirusakeragindako gastroenteritis akutuagatik;kasu ia guztiak garapen-bidean dauden herrialdeetan izan ziren.

Herrialde garatuetan, errotabirusaren ondoriozko hilkortasuna oso txikia da, baina asistentzia-karga handia eragiten du osasun-sistemetan. Hala eta guztiz ere, "gutxi aztertu dira gaixotasunaren ezaugarri epidemiologikoak, hau da, nola banatzen den urtean zehar edo adinaren arabera, zer intzidentzia duen eta zer genotipo (birus-motak) aurkitzen diren leku jakin bakoitzean. Horregatik, lan honek azaleratzen dituen datuak garrantzitsuak izan litezke osasun-arduradunentzat erabakiak hartzeko orduan;esaterako, errotabirusaren aurkako txertaketa ezarri ala ez erabakitzeko", azaldu du Ainara Aranak, UPV/EHUn eta Biodonostian gauzatutako ikerketa honen egileak.

Azterketak ondorioztatzen duenez, behatutako denbora-tartean errotabirus-infekzioen inpaktuak behera egin duen arren, handia da oraindik ere: errotabirusa izan da bost urtez azpiko umeengastroenteritisagatiko ospitaleratzeen eragile nagusia. Ikerketak iraun duen hogei urteetan, beherakada izan da bai ospitalez kanpoko laginetan, bai errotabirusak eragindako gastroenteritisagatik ospitaleratutako kasuetan.

"Hori lotuta egon liteke familian haurren beherakoak hobeto kudeatu izanarekin, osasun-arretan izandako hobekuntzekin edo ahotik berhidratatzeko soluzioen erabilera handiagoarekin. Soluzio horien bidez, fluidoak eta gatzak eskuratzen dituzte, eta deshidratatzea saihesten da, batez ere ume oso txikietan. Hala, kasuetako asko etxean kudeatzen dituzte gurasoek, eta ez dira ospitalera iristen", gehitu du Aranak.

EPIDEMIEN HASIERA ATZERATU DA

Bestalde, ikerketaren azken bost urteetan, epidemien hasiera atzeratu egin dela ikusi da. "Europako hegoaldeko herrialdeetan (Espainia, Italia...) epidemiak azaro inguruan hasten dira normalean; iparralderago dauden herrialdeetan, Erresuma Batuan kasu, geroago hasten dira, urtarrilaren bueltan. Baina, ikusi dugunez, 2011tik hona, epidemiaren hasiera atzeratu egin da urtarrilera edo otsailera arte, eta Europako iparraldeko herrialdeekin berdintzeko joera hartu du", gehitu du Aranak.

Aldaketa hori gertatu izanaren arrazoiei dagokienez, "baliteke klima-aldaketaren eragina izatea, edo inguruko herrialde europar batzuek txerto-estaldura handiagoa dutelako gertatzea. Edonola ere, hipotesiak baino ez dira".
Gipuzkoan aurkitzen diren genotipoei dagokienez, "Europa mailan aurkitzen den banaketaren nahiko antzekoa da: G1 da genotipo ohikoena, eta gora doazen G9 eta G12 hurrengoak. Gero eta gehiago hautematen dira azken bi horiek. Aztertutako azken bost urteetan, G12 maiztasun handiagoz agertu da G1 bera baino ere. Animalia-jatorriko genotipo arraroek eragindako infekzioak ere agerrarazi ditu azterketak (ardiek eragindakoak, esaterako), eta erakutsi du sarri izaten direla hainbat jatorri geografikotako birusak, baita oso urrunekoak ere (Asia, Australia...), birus birkonbinatuez gainera (hibridoak)".

Ikerketaren egileak azpimarratu du garrantzitsua dela "gureinguruan dabiltzan anduiak arretaz jarraitzea, jakiteko merkatuan dauden txertoek eraginkorrak izaten jarraitzen duten, gerta bailiteke genotipo berriak agertzea eta gaur egungo txertoen konposizioa aldatubehar izatea".

BERRINFEKZIOAK

Errotabirusa bigarren aldiz hartu dutenak mediku-arreta behar izan duten kasuen %1 baino ez dira, nahiz eta "horrek ez duen esan nahi ez dela berrinfekziorik izan;horrek adierazten du ez dutelamedikuarengana joan beharrik izan". Ikerketak erakutsi duenez, berrinfekzio gehienak lehen infekzioa eragin zuen genotipoak ez beste batek eragin ditu, hau da, "ume batek mota bateko birus bat izatenbadu, berriz infektatzekotan, lehen infekzioa eragin zuena ez den beste birus bat izatea da gertagarriena", gehitu du Ainara Aranak.