Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Nafarroako Gobernuak Ebro arroko Nafarroako tartea lehorterako premiazko neurrien barruan sartzeko eskaera egin dio berriro Gobernu Zentralari

Horrez gain, ureztatzeko ur-horniduraren aurreikuspenei buruzko informazioa ere eskatu du Ebro ibaiaren mende dauden lur ureztatuko 40.000 hektareetarako, eta lehorte larrietan Huste Batzordeak hartzen dituen erabakietan parte hartzea


navarra.es - Lunes, 28 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 21:11h

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Tokiko Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek ofizialki berretsi du Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Uraren zuzendari orokorraren aurrean, Ebroko arro hidrografikoaren Nafarroako tartean ekainaren 9ko Errege Dekretua aplikatzeko esparruaren barruan sartzeko eskaera. Horren bidez, premiazko neurriak hartu ziren lehorteak eragindako ondorioak arintzeko.

Gogoratu behar dugu joan den uztailaren 17an Isabel García Tejerina ministroari eskatu ziola Ebro ibaiaren eta haren kanalen (Imperial, Lodosa eta Tauste) mende dagoen Nafarroako lur ureztatutako 40.000 hektarea Gobernu Zentralak joan den ekainean zenbait arro hidrografikoen zegoen lehortea arintzeko hartu zituen premiazko neurrien barruan sartzea (10/2017 Errege Lege Dekretua). Horren aurretik, maiatzaren 18an, Elizalde kontseilaria kezkatuta agertu zen dagoeneko Ebro ibaiaren urtegiaren egoerarengatik Zorigaizto Klimatikoen eta Ingurumenekoen Batzorde Iraunkorraren lan-talde teknikoak (COPAC) egindako bileran.

Nafarroako Gobernuak eskaera hori bideratu du Ebroren arroa Nafarroan egoera larrian dagoelako, izan ere, "larrialdi" egoeran egotera pasa da, eta horrek Nafarroako nekazaritza-sektorean ureztatzeko baliabideak murriztea eragin dezakeelako.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak informazio zehatza eskatu dio gobernu zentralari Ebroko Konfederazio Hidrografikoak Foru Komunitaterako erabiltzen dituen lur ureztaturako ibilgu neurri eta aurreikuspenei buruz, eta baita Foru Gobernuak Huste Batzordean parte har dezakeen ere. Elizalde kontseilariak gogoratu du erakunde arteko lankidetza hori jarduera plan berezian dagoeneko barne hartzen dela, Ebroko arroa alerta egoeran edo behin-behineko lehorte egoeran badago. Gaur egungo klima-inguruabarrak ikusita, ezinbestekoa da lankidetza-mekanismoak premiaz abian jartzea CHE eta Nafarroako Gobernuaren artean, ureztatzaileen erkidegoekin batera informazioa partekatzeko eta beharrezkoak diren erabakiak hartzen laguntzeko, lehorte-egoerak jarraitzen duen bitartean.

Herramientas de Contenido