Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Kulturak Nafarroako kultura eta arte eragileak bilduko ditu, Foru Komunitatean sektorearen errealitateari buruzko diagnostikoa egiteko

Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren (NKPE) lehen lan-bilera egin zen atzo Atarrabian, orain partaidetza-prozesua hasiko duena herritarren zeharkako eta lurraldeko mahaiekin


Martes, 29 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 20:54h

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Kultura Kontseiluarekin lankidetzan sustatzen duen Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa (NKPE) diseinatzeko helburuarekin antolatu diren lehen lan-mahaiak hasi ziren atzo Atarrabian. Hirugarren fase honen programak lurraldeko topaketak jasotzea barne hartzen du, bi saio izango dituztenak: lehenengoa, kultura eta arte eragileek sektorearen diagnostikoa baliozkotzeko eta ekarpenak egiteko izango da (horri esker, Nafarroako kulturaren gaur egungo eta etorkizuneko errealitatearen mapa eraikiko da);bigarren saioan, hurrengo urteetarako Planaren zer ekintza egingo diren erabakiko da.

Atarrabiak irailaren 18an egingo du bigarren topaketa. Gaur, abuztuak 29, mahaia Zangozara joan da. Han, bigarren saioa irailaren 19an izango da, eta bihar, abuztuak 30, Lizarran izango da, bigarren topaketa irailaren 20an egingo duena. Gero, mahaiak Tuterara (abuztuaren 31 eta irailaren 14), Altsasura (irailaren 4 eta 22) eta Tafallara joango dira (irailaren 5 eta 19). Izen-emateak esteka honetan egin daitezke.

Mahai hauekin batera, adituekin deliberamendu laborategiak egitea aurreikusita dago. Helburua da garrantzi handiko berariazko hiru gairi buruzko ikuspegi kualifikatu eta osagarriak ematea: genero-ikuspegia, kulturaren eta sormenaren erlazio beste jarduera-sektore batzuekin, eta industria sortzaileak.

Horrez gain, herritarren mahaiak aurreikusita daude, Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren ikuspegiak osatzeko. Horiek, herri hauetan egingo dira: Tuteran (Almirantearen Etxea, irailaren 25), Iruñean (Kultura Departamentuaren Pío Baroja aretoa, irailaren 26) eta Altsasun (irailaren 27an, Iortia Kultur Gunean).

Izen-ematea esteka honetan egiten da.

NKPEren helburuen artean hauek daude: Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean kultura-beharrak detektatzea eta Departamentuak azken bi urteetan dagoeneko egindako ekintzekin batera, epe ertain eta luzera hiri eta landa munduaren tradizioa eta garaikidetasuna, programazioa barne hartzen dituen kultura-politika bat finkatzea, kultura sektorearen eta sektore sortzailearen hedadura handitzea eta partaidetza-prozesuak jarraitzea. 2017-2023 aldia barne hartzen du.

Herramientas de Contenido