Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zilborrari begira

Por Ana Urkiza - Martes, 29 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:09h

espainiak 1.888 errefuxiatu jaso ditu 2017an eta hauetatik 501 Euskal Herrian lekutu dira. Oso urruti dago Espainiako gobernua Europar Batasunaren aurrean hartutako konpromisoa betetzetik. 17.337 errefuxiatu bertaratuko zituela esan baitzuen eta, iraila gainean, 1.888koa baizik ez baita kopurua.

Errefuxiatuei bermatzen zaiena zera da: lo egiteko lekua, mantenua, laguntza juridiko eta psikologikoa, medikua eta laguntza sozialak, hizkuntza ikasteko, lanbide profesionalerako eta lan munduan sartzeko orientabideak, jarduera kulturaletan parte hartzeko aukerak eta laguntza ekonomikoak. Oinarrizkoa pertsona edo familia batek beste herrialde batean “berriro hasteko” aukera duina izan dezan. Hemengo herritar bilakatu daitezen. Aukeratu ez duten bizitza latza, Euskal Herrira heldu artekoa izan zela esan dezaten. Beren istorioak orri zurietan idatzita gera daitezen.

Eskaintzen zaiena, batzuei, halere, “gehiegi” dela iruditzen zaie. Hemengo askok ere laguntza ekonomikoak behar baitituzte eta baita lana ere. Beste batzuen ustez, euskal gobernuak, Espainiakoaren edo Europaren aurrean ondo gelditzeko, lan gehiago egitera bultza-tzen ditu. Errefuxiatuen mediku azterketak egitera, kasu.

Badira udaran bolondres Ipar Amerikara, Asiara edo Afrikara joaten direnak. Hangoei ahal den neurrian laguntzera: batez ere, medikuntza eta heziketa aldetik. Ahal dutena lagunduta bueltatzen dira baina ez behar beste eginda. Esku hutsik. Sekulako lana eginda eta kontzientzia erruz, egiteko utzi duten guztiaren mina ezin kudeatuta.

Errefuxiatuei leku egitea gure esku dago. Egingarria eta jasangarria da. Ezin da ulertu, beraz, nola izan gaitezkeen kexu, lan pixka bat gehiago egitea egokitzen zaigulako. Ezin ulertu nola izan gaitezkeen beldur errefuxiatuek guk baino eskubide gehiago eskuratuko dituztenentz.

Beldurra ezagutza eza da. Arriskutsuegia askoren eskuetan.

Herramientas de Contenido

Más sobre Opinión

ir a Opinión »