Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ireki da inskripzio-epea NUPek eta Nafarroako Parlamentuak antolatutako Batxilergoko VIII. Eztabaida Torneorako

Lehiaketa urriaren 27 eta 28an egingo da, eta liburu elektronikoen irakurgailuak eta tabletak emango zaizkie irabazleei

d.n. - Martes, 29 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 14:59h

Aurreko urteko Batxilergoko Eztabaida Torneoaren irabazleak, Sagrado Corazón ikastetxekoak, emaitzaren berri izan zutenean.

Aurreko urteko Batxilergoko Eztabaida Torneoaren irabazleak, Sagrado Corazón ikastetxekoak, emaitzaren berri izan zutenean. (upna)

Galería Noticia

  • Aurreko urteko Batxilergoko Eztabaida Torneoaren irabazleak, Sagrado Corazón ikastetxekoak, emaitzaren berri izan zutenean.

PAMPLONA. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Parlamentuak Batxilergoko VIII. Eztabaida Torneorako deialdia egin dute, eta urriaren 27 eta 28an egingo da. Lehiaketa Batxilergoa ematen duten Foru Erkidegoko ikastetxeei (publikoak eta itunduak) zuzentzen zaie.

Parte hartu nahi duten ikastetxeek izena emateko orria bete eta aurkeztu behar dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura eta Kirol Bulegoan, jendearentzako orduetan, astelehenetik ostiralera, 2017ko irailaren 29ko 14:30ak baino lehenago. Bestela, posta elektronikoaren bidez bidaliko dute, helbide honetara: actividades.culturales@unavarra.es.

Ikastetxe bakoitzak talde bakar batekin parte hartuko du, eta Batxilergoko 2. ikasmailako ikasleek osatuko dute taldea. Gutxienez hiru kide eta gehienez bost kide edukiko ditu talde bakoitzak. Kideetako bat kapitaina izango da. NUPek 16 ikastetxe onartuko ditu, gehienez ere. Ikastetxeak izen-ematearen ordenaren arabera aukeratuko dira. Torneoaren irabazleei liburu elektronikoen irakurgailu bana emango diete sari gisa, eta bigarren lekuan sailkatzen direnei tableta elektroniko bana. Lehiaketaren oinarriak eta arautegia Kultura Jardueren Atalaren webean daude kontsultatzeko. Horretaz gainera, urriaren 20 eta 21ean, ikastetxeei zuzendutako zenbait prestakuntza-saio egingo dira, eta zalantzak aurkezteko aukera izango dute ikastetxeek.

Torneo hau NUP eta Nafarroako Parlamentua unibertsitateko eta Batxilergoko ikasleen artean azken urte hauetan sustatzen ari diren eztabaida-jardueretako bat da. Batxilergoko 2. ikasmailako gazteei zuzendutako prestakuntza eta lehiaketa gisa proposatzen da torneoa. Aukera bat da ikasleek hainbat trebetasun gara ditzaten, hala nola jendaurrean mintzatzea, taldean lan egitea, informazioa aztertzea edo argudioak ematea. Beren prestakuntza pertsonalerako interesgarriak izateaz gain, gaitasun horiek unibertsitateko gradu-ikasketei lotutako zeharkako zenbait gaitasun edo gaitasun orokor osatzen dituzte.

LEHIAKETAREN GARAPENA

Taldeak elkarrekin lehiatuko dira, aldez aurretik zozketaren bidez esleitu diren aurkako jarrerak defendatuz gai beraren inguruan. Lehiaketan hitz egiteko txanda itxiak daude (sarrera, bi eztabaida-txanda eta ondorioak), eta txanda bakoitzaren iraupena 17 minutukoa (17, talde bakoitzarentzat) da, gehienez ere. Urriaren 6an jakinaraziko da zein izango den lehiaketako eztabaidarako gaia, Unibertsitatearen webgunean.

Epaimahaiak alderdi hauek balioetsiko ditu: sarrera, gezurtatze eta ondoriorik onenak;taldearen jarrera, ordena, adierazitakoaren argitasuna eta erraztasuna;segurtasuna eta gaia menderatzea;inprobisatzeko gaitasuna;mintzaira diskurtsoari begira egokia izatea, eta zalutasuna erantzutean.

Herramientas de Contenido