Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bai Euskarari ziurtagiriari dirulaguntza

Euskara Mankomunitateak emanen die agiria duten eragileei

Miércoles, 30 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:10h

euskara- Urtero bezala, mankomunitateak diru laguntza emanen die Bai Euskarari ziurtagiria duten eragileei. Laguntza hori lortzeko, ziurtagiria duten eragileek eskaera egin behar diote mankomunitateari. Horretarako eskaeraren orria bete behar dute, eta dokumentu hauek erantsi: Bai Euskarari Elkarteari 2017an ordaindu dioten fakturaren kopia, ordainagiria eta IFZ txartelaren kopia. Hori guztia mankomunitatera eraman edo bidali behar dute (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Herriko plaza 7, 2. 31790 Arantza. 948 63 41 25 euskara@bortziriak.eus). Eskaera egiteko epea 2017ko irailaren 1etik 30era bitartean izanen da.

Bortzirietan ziurtagiri hori daukaten 59 eragileek eska dezakete diru laguntza. Baldintzei buruzko xehetasunak eta eskaera egiteko orria mankomunitatearen webgunean ikus daitezke. - A.A.A.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia