Ramon Agirre | ‘operación concha’ eta ‘handia’ filmetako aktorea

“Etorkizuna ondo ikusteko moduko emaitzak ditugu”

2017(e)ko abuztuaren 31a, osteguna - 11:11etan eguneratua

Ramon Agirre.

Ramon Agirre

Galería Noticia

Ramon Agirre.


donostia- Ramon Agirre aktore ezagunak bi filme aurkeztuko ditu aurtengo Zinemaldian: Handia, Sail Ofizialean, eta Operación Concha, Belodromoan.

Lehenik, Zinemaldiaren barruko filme bat egin duzu...

-Operación Concha oso pelikula bizia eta erritmo handikoa da, ni oso gogotsu nago osorik ikusteko. Bere bueltak ditu. Egiten ere ondo pasa genuen.

Bertan aurkeztu beharra zegoen?

-Noski. Hori zen intentzioa, eta nik uste dut oso gaizki egin behar zela Zinemaldian ez aurkezteko. Gainera, Belodromoan ikusteko oso aproposa da, oso momentu polita izango da, hainbeste jenderekin batera.

Baina beste filme bat ere baduzu.

-Bai, Handia aurkeztuko dut Sail Ofizialean. Bertan, erraldoiaren aita izango naiz, eta ikusi ez dudan arren, ilusio handia dut. Gertuko istorio bat da, gure istorio bat da, nahiz eta fikziotik ere baduen.

Hemengo aktore esperientziadun bezala, nola ikusten duzu euskal zinemaren egoera?

-Nire kintakook orain dela 30 bat urte hainbat pelikulatan parte hartu genuen. Eskarmentu handiko jendea ari da lanean orain, eta gaur ikusi ahal izan daitekeenez, arlo ezberdinetako pertsona asko daude lanean. Hori bere emaitzak ematen ari da. Azken urteetan etorkizuna oso positibo ikusteko moduko emaitzak ematen ari dira eta aurten presentzia handia dago Zinemaldian. Hala ere, arduradun politikoek oso esaldi politak esan dituzte;orain falta dena da hitz horiek laguntza bilakatzea. - M.E.


Últimas Noticias Multimedia