Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

11,15 milioi euroko laguntzak eman zaizkie 156 enpresa eta erakunderi I+G proiektuetarako

navarra.es - Sábado, 2 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:28h

Garapen Ekonomikorako Departamentuak guztira 11,15 milioi euroko laguntzak eman dizkie I+G arloko 156 proiekturi, 2017ko deialdiaren esparruan.

Laguntzetarako eskaerak aurkeztu ahal izan dituzte ikerketa eta ezagutzen hedapeneko enpresek eta erakundeek, Nafarroan lanerako zentroa dutenek eta I+G jarduerak zentro horretan garatzen dituztenek. Laguntzetarako guztira 268 eskaera aurkeztu dira.

Horietatik 131 banako espedienteak izan dira, 36 eskaera enpresen arteko lankidetzako 16 proiektutakoak eta beste 101 ezagutzaren transferentziako 46 proiektutakoak, kontuan izanik lankidetzako edo ezagutzaren transferentziako proiektu bakoitzak gutxienez bi eskaera dituela, bat kide bakoitzeko.

Eskaera gehien aurkeztu dituzten erakundeak honako hauek izan dira: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (35), Nafarroako Unibertsitatea eta Elikaduren Teknologia eta Segurtasuneko San Adriango Zentro Nazionala (bakoitzak 5 eskaera), Nafarroako Industria Elkartea (3) eta Villatuertako Embega kooperatiba-enpresa (3 eskaera).

Laguntza eskatutako banako 131 proiektu ebaluatzerakoan ikusi zen 3 proiektuk ez zutela bultzatzeko baldintza betetzen eta beste 3 memoriarik gabe aurkeztu zirela;beraz, 6 horiek kontuan hartu gabe geratu ziren. Bestalde, lankidetzako 4 proiektu banako bezala hartu zirenez, guztira 135 banako proiektu izan ziren.

Ebaluatutako 129 proiektutatik 94 onartu dira, eta horien artean 4,71 milioi euro banatuko dira: beste 42, ordea, ez dira onartu. Lankidetzako 16 proiekturi dagokienean, 2 (bakoitza 2 eskaerarekin) banakotzat hartu dira, eta batek bultzatzaile efektua bete ez duenez, ebaluatu gabe geratu da. Azkenean, ebaluatutako 13 proiektutatik 10 onartu dira, eta 1,57 milioi euroko laguntza izango dute.

Azkenik, ezagutzaren transferentziaren inguruan aurkeztutako 46 proiektutatik, bat ez da ebaluatu bultzatzaile efektua ez betetzeagatik eta beste bat inprimakirik ez izateagatik. Beraz, ebaluatutako 44 proiektutatik 32 onartu dira;hots, 68 eskaera, eta 4,87 milioi euro banatuko dira horien artean.

Herramientas de Contenido