Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkuntza departamentuak 450 plaza eman ditu egun bakar batean, aplikazio telematikoari esker

navarra.es - Sábado, 2 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:27h

Irakasleen kontratazio telematikoa egiteko ATPak 1300 eskari jaso ditu 24 ordu eskasetan, eta egun bakar batean ebatzi dira. Plaza horietara 7000 bitarteko irakasle zeuden deituta. Aurreko ikasturteetan, bitarteko irakasle plaza banaketak telefono bidez egiten ziren eta, beraz, hainbat astez luzatzen zen prozedura.

Aplikazioari esker, plazen banaketa azkartzeaz gainera, erraztu egin da aukeraketa. Era berean, gardentasunean ere irabazi da. Izan ere, antzematen diren akatsak berehala konpondu daitezke. Bestalde, deialdia bera ere erosoagoa da, dagoeneko irakasleek ez baitute telefono deiaren zain egon behar hainbat astez, orain arte bezala.

Akatsa zuzenduta

ATP aplikazioa maiatzean hasi zen erabiltzen, aparteko jazoerarik gabe. Abuztuaren 31ko plaza-banaketan akats informatiko bat antzeman zen eta ordubete eskasean zuzendu zen, bestelako ondoriorik gabe.

Aplikazioak aurretik egindako eskariak ezabatu eta berriak egitea ahalbidetzen duenez, ezabatutako eskarietako batzuk ez ziren aintzat hartu. Baina, akatsa atzeman eta berehala, ordu bete eskasean, arazoa konponduta geratu zen eta bitarteko irakasleei euren behin betiko plazaren berri jakinarazi zitzaien.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia