Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Irailaren 7a arte egongo da zabalik matrikula-epea Zubiarte Euskaltegian

navarra.es - Sábado, 2 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:33h

Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, irailaren 7ra arte egonen da zabalik Zubiarte euskalktegian matrikulatzeko epea, ikastaroak astean egun batekoak, bikoak, hirukoak edo lau egunekoak izan daitezkeelarik.

Astean egun batean autoikaskuntza eskainiko da, bi ordu Zubiarten eta lanak on-line egiteko konpromezua.

Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA. Bi egun astean: Mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA bi saiotan (astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean);ordutegiak: 9:15-11:45, 17-19:30 eta 19:30-21:30. Mintzamena landuz: mailak B2-C1 (astearte eta ostegunean goizez), eta taldeak auzo eta herrietan goiz eta arratsaldez.

Hiru egun astean: Kanpoko ikastaroak, mailak A1, A2, B1 eta B2 hainbat ikastetxetan, ordutegia eguerdian, astelehen, astearte eta ostegunetan.

Lau egun astean, mailak B1 eta B2, astelehenetik ostegunera. Ordutegiak: 9:15-11:45, 17-19:30 eta 19:30-21:30. Matrikula Zubiarte Euskaltegiko web gunean egin behar da: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/, edo Zubiarte Euskaltegian bertan, Zubiarte, 13, 31620 Uharte.

Prezioei eta ikastaroei buruzko informazio gehiago web orri horretan kontsulta daiteke edo Euskaltegira joz: posta elektronikoa: euszubia@educacion.navarra edo 848 431010 telefonora deitua.

Herramientas de Contenido