Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Osasunbideak iraupen luzeko kontratazio berriak egingo ditu zortzi espezialitate medikotan

navarra.es - Sábado, 2 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:26h

Osasunbideak iraupen luzeko kontratazio berriak egingo ditu honako espezialitate hauetan: Pediatria, Familia Medikuntza, Traumatologia, Dermatologia, Errehabilitazioa, Anestesiologia, Erradiodiagnostikoa eta Anatomia Patologikoa. Kontratuen bitartez, bete gabe dauden plazak edo egiturazko plazak beteko dira Iruñeko, Lizarrako eta Tuterako osasun-arloetan, eta urte batekoak izango dira.

Osasun Departamentua Medikuntzako profesionalak eskuratzeko kanpaina egiten ari da, besteak beste, elkargo profesionalen, sare sozialen eta komunikabideen bitartez, Nafarroako osasun-sistema publikoan sartu nahi duten hautagaiak erakartzeko asmoarekin.

Atzerrira joandako profesionalak itzultzea sustatzeko Nafarroako Medikuen Elkargoaren bitartez egin berria den kanpainari gehitu zaio egungo kanpaina. Helburua da lehentasunezko zortzi espezialitatetako premiak betetzea eta dauden profesionalak kontratatzeko gainerako zerrendak eguneratzea.

Kontratazio horietara aurkezteko edota informazio gehiago eskuratzeko, hautagaiek 848 42 87 69 telefonora dei dezakete (8:00etatik 15:00era) edota mezua idatzi consultas.contratacion.snso@navarra.es posta elektronikora.

Herramientas de Contenido