Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gezur hezurretik

Errutinaren morroiak

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 3 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

Galería Noticia

iritsi da gehienontzat udaren amaiera, edo hobe esanda udako oporraldiarena. Gutxi batzuk izango dira oraindik nahi dutenean jaiki eta ordulariari nahi baina sarriago begiratzen ez diotenak;bejondeiela, ziurrenik uda osoan besteen joan-etorriari so egongo ziren eta.

Irailak marea biziak ekarri ohi dituen bezala, opor osteko beherakada emozionala ere ekarri ohi du, albistegietan ikusiko ez dituzuen eskolara bueltatzeak dituen gastuak, kirolari hamaikagarrenez beste aukera bat ematea, eta,. gutxi gora behera, urte berrirako plangintza bat osatzea, egutegi gregoriarrak markatzen digun urtarrilaren batak baino, irailak ematen baitio askori urtearen hasiera.

Irailak marea biziak ekarri ohi dituen bezaka, opor osteko beherakada emozionala ere ekarri du

Konturatzerako eguraldi onak gutxitzen doaz, inori tokatu baldin bazaizkio behintzat, Juego de Tronos-ek beste urtebete luzez itxaronaraziko digu, eta udan betetzeko genituen erdiak bete gabe utzi ditugu, hainbat aitzakia medio. Urtero berdin. Zorte pixka batekin libururen bat irakurriko zenuen, edo gutxienez hasi, martxo alderako edo bukatuko duzulakoan, denbora izango bazenu, noski.

Bueltan dira lankideak, itzuli gara kafe makinara, goiz jaiki, presaka dutxa bat hartu eta etxetik atera baino lehen brageta irekita ote dugun begiratzera, badaezpada ere. Berriro jasan beharko ditugu Jokinen txiste txarrak eta Karmeleren gehiegizko larritasunak, berriro kotxea non utzi pentsatu, edo autobusera korrika txikian iritsi, gaur ere iratzargailuari dozena erditan eman baitiogu beranduxeago jotzeko. Pixka bat gehiago, denbora ematen dit eta. Aurten ez zara oso beltzaran etorri, ezta? Ez, aurten ere ez. Ez zait azal-kolorea edo eguzkiarekiko tolerantzia aldatuko urte batetik bestera, gezurra baldin badirudi ere. Ikusten dudanez zuri ez zaizu galdetzea ahaztu ordea.

Elkarri inbidia pixka bat ematen saiatuko gara bakoitzaren oporrak kontatuz, eta beti izango dugu ondokoak hobe probestu dituenaren sentipena, baina ez larritu, narratibak garrantzia gehiago du horrelakoetan benetako bizipenek baino. Opariak biltzearen artea bezalakoa da hau, jendaurrean polit azaldu behar da, nahiz eta benetan Aupa Etxebeste! bat izan pasa den udako abentura, ez dezatela imajinatu ere egin momentutxo batez aspertu egin zarenik, ezta pentsatu ere.

Errutinara bueltatu gara jaun andreok, gorroto dugun errutina horretara. Guk sortua den egunerokotasun horrek erraztu egiten digu eguna ordea, ez dugu goizero erabaki behar kafea edo tea nahi ote dugun, galletak edo ogi xigortua, dagoeneko aurre-ezarriak ditugu, gustuko dugunaren arabera kasurik onenean. Gaur bakeroak alkandorarekin jantzi edo kamiseta batekin? agian izango da asteko egun bakoitzerako arropa zehatz bat izango duenik, errazago bihurtzeko, automatikoago. Nik txikitan bazkariak hala antolatuak izaten nituen, astelehenetan dilistak, astearteetan lekak eta arraina… Gorroto nituen astearteak.

Herramientas de Contenido