Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Lezamak 25.000 euro inbertitu ditu hobekuntzetan

Domingo, 3 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 20:30h

Lezama- Aurten egindako hobekuntzekin jarraituz, Lezamako Udalak, hiru ekimen aipagarri bete ditu 2017ko urte honetan. Honela, 24.980 euroko inbertsioarekin, herriko zenbait zerbitzu eta instalazio hobetu ditu.

Burututako lan hauen artean, metalezko itxidura berri bat jarri da haurreskolako jolas gunean, Udaletxeko plazako burdinezko barandetan segurtasun itxidura bat ipini da eta frontoiako komunak ere berriztatu egin dira, udalak plazaratu duenez.

Haurreskolako lanei dagokionez, metalezko hesi bat jarri da, egurrezko aurreko itxiduraren ordez, kanpoaldeko jolas gunean. Udalalaren esanetan, aurreko itxiduraren narriadura ikusita, “beharrezkoa” zen konponketa lanak “premiaz egitea”.

“Konponketa horrekin, umeak jolasteko eta egoteko leku horrek segurtasun eta erosotasun gehiago izango du eta, horrek, jakina, lasaitasun handiagoa emango die gurasoei”, adierazi du, Jon Ander Aurrekoetxea alkateak.

Obra honen kostu osoa, 8.624,88 eurokoa izan da. Bigarren ekimenari dagokionez, Udaletxeko plazaren aurreko barandetan segurtasuneko burdinezko xaflak jarri dira. “Plazako jolasgunean dabiltzaten umeak arrisku barik ibili daitezen ipini dira xafla hauek”, adierazi dute.

“Iradokizun hau, plazako jolasgune honetan dabiltzaten umeen gurasoek egin digute eta, guk, Udaletxetik, auzokideen elkarbizitza hobetzen duten proposamendak jasotzeko zabalik gaudela erakutsi izan nahi egin diegu”, dio Aurrekoetxeak. Ekimen honi dagokion gastua 3.861,11 eurokoa izan da.

Azkenik, Udal frontoiko taberna guneko komunak barriztu egin dira. Berrizta-tze lan honek, lehenengo bi komun zaharren aldaketa ekarri dute eta hiru komun berri egin dira, hauen ordez. “Oraingoek, txizatoki eta konketa berriak izango ditu.

Gizon eta emakumentzat, komunak egin dira eta honekin batera, mobilidade gutxiko elbarrituentzat pentsatutako komun berri bat ere egin da”, diote Udaletxetik. Lan honen barruan, frontoiko taberna ere berriz margotu egin da.

Ekimen honen diru-kopurua 12.494,78 eurokoa izan da. Jon Ander Aurrekoetxea alkatearen esanetan, inbertsio berri hauen helburua Lezamako auzokideei “segurtasun eta zerbi-tzu hobeago bat eskeintzea izan da”.

Herramientas de Contenido