Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

2017 - 2018 Denboraldiko abonu partzial berriak eta sarrerak aste honetan jarriko dira salgai

baluarte.com - Lunes, 4 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:26h

Baluarte Fundazioak 2017 - 2018 Denboraldirako abonu eta sarreren salmenta egutegiarekin aurrera jarraituko du aste honetan. Zehazki, asteazkenean abonu partzialen berritzea izango da (aurreko denboraldian abonuren bat eskuratu zutenentzat) eta ostegunean abonu partzial berrien salmenta izango da. Orotara kalitatezko 19 ikuskizun eskainiko ditu Baluarte Fundazioak.

Sarrera solteak ostiraletik aurrera erosi ahalko dira.

Abonu partzialak denboraldiko hainbat ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %10eko deskontuarekin.

Klasika/Lirika Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: L'Orfeo, Philippe Jaroussky, JONDE, Yuja Wang, Raquel Andueza, Mariinsky Antzokiko Orkestra, Jordi Savall, Ariodante eta Bryn Terfel.

Zona 1: 324€

Zona 2: 230€

Zona 3: 151€

Dantza Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Sara Baras, Napoliko San Carlo Antzokiko Balleta, Anna Karenina eta María Pagés.

Zona 1: 128€

Zona 2: 90€

Zona 3: 59€

Eszena Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Sueños, La Verità, La dama duende eta Circa.

Zona 1: 106€

Zona 2: 76€

Zona 3: 56€

Larunbateko Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Sara Baras, L’Orfeo, Mayumana, Sueños, La Verità, Raquel Andueza, La dama duende eta Bryn Terfel.

Zona 1: 245€

Zona 2: 179€

Zona 3: 127€

Ostiraleko Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Sara Baras, Napoliko San Carlo Antzokiko Balleta, Mayumana, La dama duende, Ariodante, María Pagés eta Circa.

Zona 1: 221/218€

Zona 2: 157€

Zona 3: 113€

Herramientas de Contenido