Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

la carta del día

Bihotz minberatuan hatzamarka eginez (I)

Por Joxe Segurola - Lunes, 4 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

arrastirian ostendu da eguzki epel indargetua, lurrik gehienak kerizean utzirik, azkenengo argi orratzak edo printzak mendi gandorrari begira zeharka, xortaka... Errekazulo mehar eta malkar-tsua guztia likitsez, lokatzaz eta osiñez lohitua. Ilunabarra itzal ageri da... Oso erori gara, antza denez.

Goazen gurera, bideari lotu ga-tzaizkio, jakintzazue, irakurleok, jakin... eta beti ere gogamen hau (eztiz intzaturiko gogamena) datorkidala bihotzetik burura. Entzuidazue, arte-arte. Ni neu bizarrez oso jantzi naizenean, barrua zabaltzeko egarria ezin gorderik, nere barruko mintzoak dioena, ilunsenti isilaren urragarri:

Ez bat eta ez bi, gure euskarari irri, iseka eta iraina eginez belarrondotik belarrondorainoko irriparrea eskainiz badela tribu atzeratu baten gisa edota etxepeko ikuiluko abarketa bailitzan euskara ikusten duenik, badela, halako losinjak eskainiz gure lepotik irri egin nahi digunik. Badago, haien ustez, berriketan, zintzurretik bor-borka esaldi nahastu moldakaitzean eta hitz motroillo batean jardun ohi dugun ustea. Batzutan,gure euskara latraskatuz, beste batzutan, hitz lotsati erdikari batzuk ahotik isuriz...

Maiz ele-mele jardun arren, herrigintzan dihardugunok, txutxuputxuak eta esamesak alde batera utzita, begiz, berariz, zaindu, gorde eta ahalegin gaitezen jasotzen gure aitaren etxea eta, bereziki, gure habe nagusia;kinka larrian aurkitzen den gure ama- hizkuntza;euskara. Bere erabilera kaxkarra gure artean kalean gure nortasuna ezerezta-tzen duena. Aintziñetako gure asaba zaharren bideari jarraika zuhaitz zaharraren kimu berri maiteak, zuei zuzentzen na-tzaizue, guda beltzaren erdian, bizigudarako behar den kemena, ausardia,odolberoa eta indarra hartuz, gogotik lan eginez gure herri zahar txiki honi hats ematearren. Beste batzuk, bere etxean kukututa, bihotz xaloak zalantzazko itsaso batean igeri-larrian egon bide dira.

Dantza nahasi bat dabilt irudimenean, iraganarekin topo egiten dudalarik... Antropologo batek zioenez euskara ez zuela erabiliko ETA erakunde armatuak bere jarduera eten arte. Ez dut bat egiten. Ezin baitira korapilatu eta nahas-mahasi hilketak ta euskara, haien jokuan erori ez badugu nahi behintzat, are gutxiago gure ama hizkuntza odoletan zipriztindu. Ez du ezerk gertaturikoa ez explikatzen ezta ere xuritzen. Zauria oraindikan gaiztotua eta zorna dariola bada ere min oiñaze denak oraindik osatzeko... ETAren proiektua ez dela gurea, inondik inora, ageriko egin nahi izan dut. Ene amaren bularrek hazitako suge madarikatua izango bailitzan.

Urteak joan eta urteak etorri Hipercor, Yoyes, Lasa eta Zabala, Ortega Lara, Miguel Angel Blanco, Zaragozako koartela... aldarri eta mugarri ia mila hildako errenkada amaigabean. Beste alderdi politikoen zinegotzi, alkate eta ordezkariak erbiak bezala ehizatu zituztenekoak ezta ere, jende mordoa larri-ikaretan bizitzera behartuz. Tenore haietan HB -ETAren esanetara bere burua makurtua, ETAren uztarpean (azal eta barru haien itxura eta egokiera, ibilera eta manera). Ez du izenik. Arnaldo Otegik bere irudimen beroan burura erakarritako predikua entzun ahal izan nuen, adierazi zuen kariara Ertzainak eta ETAko kideak antzekoak zirela baieztatuz, beren indarkeria baliokide eginez. Ez dauka izenik. Nelson Mandela zelakoan atera zen espetxetik eta... Eztia amets eta mingoztasunean ito. Agintea hartzeko borondatea duen norbaitek kirtenkeria hauek ezin ditu esan, besterik gabe.

Burua zentzatu beharra daukagu eta bere senera ekarri. Urteak esku artetik lasterka doazkigu, 50 urte lerratu zaizkigu ustekabean. Sasoi hartan eztarriak eten beharrean, ieupadaka. Trumoi ikaragarriaren itxurako alarau luzeak eginez. Seta gaiztoa, ba-tzutan gorrotoz beterik,bestetan, barrutik su-garretan erreta. Odolezko begietatik txingar gorria ixuriaz. Suak harturik eta sokorra joaz... Ulua eta marrua, zemaika eta arnas estuka, hor-tzak eta hagiñak erakutsiaz, amorruzko pitsa eta lerdea dariela... Ondiño goiko eta behekoei erruki gabe larrua kentzen zebiltzenak eta dabiltzenak lagun hurkoa larrutuz haragi bizian utzi arte.Gizonik haundienen izen eta entzutea laster asko hutsera ekartzen duten an-tzera, su gar bizian besteen egoitzak erasotuz (ironiaz, haiekin hitzartuko bagenu besoa bizkarrera eramango liguketenak) autobusak kiskaliz ta aurrean harrapatzen dutena txikituz hankaz gora jarri izan gaituztela.

Herramientas de Contenido