Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

NUPek 25 kultura-ikastaro eskainiko ditu 2017-2018 ikasturtean, horietatik hamazazpi Iruñean, eta zortzi, Tuteran

Ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 1ean, ostirala, zabaldu zen unibertsitateko komunitateko kideentzat, eta irailaren 15ean zabalduko da publiko orokorrarentzat

NUP - Lunes, 4 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:29h

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 25 kultura-ikastaro (talde egonkorrak barne) eskainiko ditu 2017-2018 ikasturtean. Horietatik 17 Iruñeko campusean egingo dira, eta 8, Tuterako campusean. Matrikula egiteko epea irailaren 1ean, ostirala, zabaldu zen unibertsitateko komunitateko kideentzat. Ikasle ohi eta adiskideek, A3U programan izena emanda daudenek, eta unibertsitatekoak ez direnek hilaren 15etik aurrera emango dute izena.

Eskaintzaren barruan, zenbait gai lantzen duten monografikoak daude, hala nola musika, dantza, arte eszenikoak, artea, komunikazioa, irudia, zientzia, nazioarteko politika eta gastronomia. Ikastaroei, egutegiei eta prezioei buruzko informazioa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.

Aurten, berritasun gisa, lehenengo aldiz antolatu dira Iruñeko campusean ikastaro hauek: “Kamishibai” (ipuinak kontatzeko Japoniako modu bat, paperezko antzerkian oinarritua);“Object Hacking: arte- eta teknologia-lantegia”;“Sormenezko sukaldaritza” (hirurak, bigarren seihilekoan) eta “Ikus-entzunezko sorkuntza telefono mugikorrarekin” (lehen seihilekoan). Horiez gainera, iaz martxan jarritako zenbait ikastaro ere egingo dira aurten: “Garagardo lantegia”, garagardoa nola egiten den eta dastaketen bidez edari horren kalitatearen ezaugarri nagusiak zein diren jakiteko;“Ibilbideak Nafarroako ondare geologikotik barna” (I eta II), zeinean ibilaldiak egingo baitira Iruñerrian, ekialdeko Aralar mendiko karstean, Jaitzeko diapiroan eta mendebaldeko Erriberan barna;“Argazkiei ukituak egitea Photoshopen bidez” eta “Argazki-kamera digitalak erabiltzea”. Azkenik, ezin aipatu gabe utzi “Bertsolaritza lantegia: bertsoak sortzeko artearen hastapenak”;“Geomorfologia Iruñerrian” eta “Nazioarteko sukaldaritza”, zeina beste ikasturte batzuetan ere egin baita.

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »

Últimas Noticias Multimedia