Gaurtik aurrera Baluarteko Parkineko sarbidean aldaketak egongo dira

baluarte.com - Lunes, 4 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:24h

Iruñeko Udalak abian jarritako Hirigunea atsegin egiteko Planaren baitan, gaurtik aurrera Baluarteko Parkineko sarbidean aldaketak egongo dira, abonatuentzat nahiz errotazio-ibilgailuentzat.

Gauzak horrela, irailaren 4tik aurrera Yanguas eta Mirandan dagoen aldapa (Baluarteko plazan) soilik irteteko izango da, beraz ibilgailuak ezin izango dira bertatik sartu. Parkinera sarbideak Ejertzitoaren Etorbidean egongo dira: egun bertan dagoen sarrera (norabidea Donibane auzorantz) eta orain arte irteteko bidea zena (Donibanerantz) sarbide aldapan bilakatuko dena, Bakearen plazara eta erdigunera norabidean doazen ibilgailuentzat.

Eraikineko langileak, kontratak eta merkantziak zamaketa-kaira iristeko Yanguas eta Miranda kaletik sartu ahalko dira, soilik Estella/Lizarra kaletik helduz. Baluarteko Parkinaren kudeaketaz arduratzen den Empark enpresako lankideak lehen egunetan azalean egongo dira aparkalekuko erabiltzaileen zalantzak erantzuteko.