Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako enpresak transformazio digitalerako laguntzak eskatzera animatu nahi ditu Foru Gobernuak

AIN eta Zabala enpresek banako aholkularitzako 50 ordu eskainiko dizkiete industria onuradunei

Martes, 5 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 20:47h

Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak Foru Komunitateko enpresak bultzatu nahi ditu Activa Industria 4.0 2017 Programako laguntzak eskatzera, Estatuarekin egindako hitzarmenari esker antolatuak, enpresen transformazio digitala errazteko, aholkularitza espezializatuaren bitartez. Nafarroako AIN eta Zabala ABEE hautatu du EOI Fundazioak banako aholkularitza-lan horiek egiteko.

Enpresa bakoitzeko aholkularitzaren prezioa 10.400 eurokoa da, eta zati berdinean ordainduko ditu Estatuak EOI Fundazioaren bitartez, Foru Komunitateak eta enpresak berak. Laguntza horiek eskatzeko epea irailaren 22an amaitzen da, eta EOI Fundazioaren bitartez eskaera egin daiteke honako esteka honetan.

Deialdi honen xehetasunak eta Activa Industria 4.0 Programak eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzeko, prentsaurrekoan agertu dira Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia den Izaskun Goñi, AINgo Estrategia eta Berrikuntzako senior aholkularia den Silvia Diaz eta Zabalako Proiektu Estrategikoen zuzendaria den Jose Alberto de la Parte.

Aurreratu dutenaren arabera, aholkularitza eskaintzeko, banako bilerak egingo dira enpresa onuradunekin, eta gaikako tailerrak eta erakusleak egingo dira. Gutxienez 50 orduko banako aholkularitza eskainiko da.

Enpresa onuradunak, aholkularitzaren barnean, honako zerbitzu hauek jasoko ditu: enpresaren abiapuntuko egoera digitalaren aurretiko diagnostikoa eta erakundearen eta negozioaren barne-analisia;transformazio-plana, planaren jardueren definizioa, digitalizazio-aukeren kopurua eta lehenestea eta prestatzaileen "benchmarking" jasoko dituena. Zerbitzu horien barnean, enpresaren instalazioetarako beharrezko bisitak eta eduki praktikoko tailer demostratiboak sartzen dira, irtenbide digitalak gerturatzearren.

Edozein enpresak, tamaina edozein izanda ere, eska dezake espezializazio digitaleko aholkularitzaren kostuaren bi herenak finantzatzen dituen laguntza hau eta, era horretan, honako prozesu hauetarako bidea irekiko du: fabrikazio aditiboa, IKTen aplikazioa, konektibitatea, zibersegurtasuna, Bigdata, Errobotika, automatizazioa edo 4.0 logistika.  

Deialdi honetarako gastu osoa 138.700 eurokoa izango da, eta EOI Fundazioak eta Foru Komunitateak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren gastuen aurrekontuaren kontura egingo da. Modu horretan, Nafarroak 69.300 euro jarriko ditu eta EOI Fundazioak 69.400 euro. Enpresa onuradunak zerbitzurako 3.465 euro ordaindu beharko ditu. Laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte gehienez hogei industria-enpresek.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren ekintza S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian oinarritzen da, eta horren helburuetariko bat da enpresen hazkundea lortzea, alderdi ezberdinetan, tartean espezializazio digitalean edo 4.0 industrializazioan. Faktore hori nabarmendutako jarduera bezala jasotzen da, baita ere, Nafarroako 2020 Industria Planean.

ABEE aholkularia

ABEE aholkularia Industria, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak homologatutako Espainiako 15 enpresetako bat da, 4.0 Industriako aholkulari espezializatuak bezala. ABEEa AIN eta Zabala enpresek osatzen dute.

Industriaren Elkarteak (AIN) Transformazio Industrialaren Klusterra osatzen du, eta AEI bezala onartu du Industria, Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministerioak. Klusterrak Nafarroako industria-enpleguaren %36a hartzen du.

Zabala Innovation Consulting 5 herrialdetako 11 bulegotan zehar banatutako 220 profesionalek osatzen dute. Espainiako bezeroek Horizonte 2020 programaren Espainiako itzuleraren %12,5a