Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Kiroldegiko ikastaroetan izena eman daiteke

Ate irekiko astea antolatu du Usabalek erabiltzaileek ekintza ezberdinak probatu ahal izateko

M.S.S. - 2017(e)ko irailaren 5a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Tolosa- Usabal kiroldegiak ikasturte berriari indartsu ekingo dio ikastaro aukera zabalarekin eta erabiltzaile mota orori zuzendutako ordutegi eta zerbitzuekin. Ikasturtea irailaren 25ean hasi eta ekainaren 22an amaituko da.

Kiroldegiak izena emateko bi bide zabaldu ditu: bazkide direnek irailaren 4tik aurrera eman ahalko dute izena, eta bazkide ez direnek, berriz, irailaren 15etik aurrera. Bi kasuetan, izen ematea Usabalen gauzatu behar da (www.usabalkiroldegia. com web gunean edo Facebook bitartez ere bai).

Ikastaroak probatu ahal izateko ate irekiko astea antolatu da, beste behin. K-stretch ikastaroan izan ezik, gainontzekoetan ez da aurrez izena eman beharko. Irailaren 19an body pump ikastaroa izango da (9.15 / 19-30);18an cycling (9.15 /19.30);18an eta 20an kick boxing (19.30);20an desafit (9.15 / 19.30);19an acuagym (9.15 / 19.30);19an K-Stretch (9.15 / 18.30 / 19.15) eta 21ean jumpfit (9.15 / 18.30 / 19.15) probatu ahal izango da.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia