Loinatz Musika Eskolak matrikulazio kanpaina hasi berri du

2017(e)ko irailaren 5a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Beasain- Beasaingo Loinatz Musika Eskolan izen emateko epea irekita dago, irailaren 7ra arte. Honako ordutegian apuntatu ahalko da: goizeko 9.00etatik 13.30etara bitartean. Plaza mugatuak direnez, izen ematearen ordena mantenduko da. Prestakuntza musikalari dagokionez, tronpeta, tronboia, tuba, akordeoia, txistua, klarinetea, flauta musika lengoaia eta informatika musikala ikasi ahalko dira, besteak beste. - M.A.