Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkuntzak bilerara deitu akordiora gehitu diren itunpeko patronalak eta sindikatuak

Kontseilariak ordezkari sindikalekin hitz egiten jarraitzeko asmoa berretsi du, akordio honetatik kanpo geratu diren bestelako kontuez

navarra.es - Miércoles, 6 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 20:16h

Egindako azkeneko proposamenari erantzuteko eskatu zitzaien gaurko itunpeko sareko sindikatuei. Hala, Hezkuntza Kontseilari Maria Solanak akordiora gehitzeko asmoa dutenak bilerara deitu ditu biharko, 12:30ean, Hezkuntza departamentura.

Solanak positibotzat jo du "azkeneko hilabeteetan izandako prozesua, baita akordioa babesteko aldeek erakutsitako jarrera ere. Bihar elkartuko garenon ardura ariketa izan da eta irakasle eta administrazioko langileen lan-baldintzen hobekuntza nabarmenak ahalbidetuko ditu akordioak".

"Sindikatuek nahiz patronalek azkeneko egunera arte egin dituzten ekarpenak hartu dira aintzat eta ziur naiz, itxura guztien arabera bihar sinatuko den akordioak, eskari ia guztiak jasotzen dituela", baieztatu du Solanak.

Sindikatuei aurreratu bezala, kontseilariak ordezkari sindikalekin hitz egiten jarraitzeko asmoa berretsi du, akordio honetatik kanpo geratu diren bestelako kontuez.