Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

PUMPK!, periferietatik elikatzen den jaialdia

Ostiralean eta larunbatean ospatuko da, Jazarren, autoedizioaren Iruñeko topaketa nagusia

Miren Mindegia - Jueves, 7 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Liebana Goñi, PUMPK! taldeko kidea.

Liebana Goñi, PUMPK! taldeko kidea. (Argazkia: Iñaki Porto)

Galería Noticia

  • Liebana Goñi, PUMPK! taldeko kidea.

iruñea- Autoedizioa, argitalpen independenteak, fanzineak edo, orokorrean, kultura alternatiboa maite dutenek azpimarratzeko hitzordua daukate asteburu honetan Iruñean. PUMPK! jaialdiak, izan ere, bere hirugarren edizioa ospatuko du bihar eta etzi, dagoeneko bere nortasunaren parte bilakatu den egoitzan, Etxabakoitzen kokatzen den Jazar gunean. “Independentea eta autogestionatua” hitzek definitzen duten ekimenak, 2015ean ospatu zen lehenengo edizio hartan ezarri zituen helburu berdinak mantentzen ditu egun ere, Liebana Goñi antolakuntza taldeko kideak azpimarratu bezala: “Autoedizioa jorratzen dutenen topagune bilakatzea eta euren lanen erakusleiho izatea”.

Izan ere, norberak sortu eta ekoiztutako lanak plazaratzeko gune baten eta artisten elkar-ezagutza sustatuko zuen mugimendu baten faltan abiatu zuten jaialdia, duela hiru urte inguru, ordutik antolaketa taldeko kide diren lagunek, Goñik azaldu bezala. “Oso bitxia zen Iruñean bizi eta elkar ez genuela ezagutzen ikustea. Arte Ederretan ibilitako jendea bildu ginen, baita Arte Ederrak ikasi gabe ere bere ekoizpenetan oso trebea den jendea”, gogoratzen du, PUMPK!-eko izaera irekia azpimarratuz. Zirkuitu komertzialetatik ateratzea zen afera, periferietan sortzen zenari ahotsa ematea.

Erran eta ekin, jaialdiaren aurkezpen bestan bildutako diruarekin eta boluntarioki euren denbora antolakuntza lanetan eskaini zuten kideen bultzadarekin abiatu zen 2015eko lehenengo edizio hura, hasieratik ekimenarekin bat egin zuen Jazar gune autogestionatuan. 2015eko jaialdiak izan zuen arrakasta ezustekoa izan zen antolatzaileentzat, Goñik gogoratzen duen bezala: “Ez genekien oso ongi zer gertatuko zen, eta jendearen erantzuna oso ona izan zen”.

Bigarren edizioa hain jendetsua izan ez bazen ere, topaketak benetako hu-tsune bat existitzen zela baieztatzen zuen, preseski euren lanak jorratu baina plazaratzeko edo saltzeko lekurik ez zuten artista horiena.

ezagutza eta TopaketaEkimenak guztiz bat egiten du DIY (Do It Yourself) filosofiarekin, antolatzaileek azaldu bezala. “Editorialetatik pasatu behar bazara, nolabait, zure nortasuna edo zure lan egiteko modua azaldu dezakezu baina beti badira halako marra gorriak edo mugak”, adierazten du Goñik. “Autoedizioak erabat deuseztatzen du hori, nahi duzuna egin dezakezu”. Alde horretatik, topaketak artista desberdinen arteko harremanak eta etorkizunera begira sortu daitezkeen lankidetzak sustatzeko tartea eskaintzen duela ere azpimarratzen du ilustratzaileak.

Zentsurak, hartara, ez du lekurik izango aurtengo PUMPK! jaialdiaren programazioan. Ostiral arratsaldean eta larunbatean egun osoan zehar bere ateak zabalik edukiko dituen egileen azokan, esaterako, 42 artista eta argitaratzaile txikiren lana ezagutu eta erosteko parada eskainiko da. Parte-hartzaileak biltzerakoan, antolatzaileek filosofia berari heutsi diote: izen-emate irekiaren bidez bildu dituzte azoka osatuko duten artistak, eta bakoitzari erakus-mahai zabala ezarri dizkiete. “Alderdi horiek bereziki zaintzea gustatzen zaigu”, azpimarratzen du Goñik. Lerro beretik, Babestu fanziner bat ekimena ere martxan jarri dute, kanpotik etortzen diren artisten garraio eta ostatu gastuak murrizte aldera.

Nobedade nagusien artean, aurten material trukea sustatzeko gune berezi bat ezarriko da azokan, non edonork bere lanak erakusteko espazioa izango duen. Bestalde, zine autoeditatuak tarte propioa edukiko du, larunbat arratsaldean eskainiko den film laburren emanaldian.

Programazioari ostiralean ekingo zaio, arratsaldeko 18:00etan ospatuko den kazetaritza independentearen inguruko mahai-inguruarekin;eta ez dira faltako jada PUMPK! jaialdiaren klasiko bilakatzen ari diren ilustra-tzaile batailak, txikientzako tailerrak, ilustramatoia edota Malmö ilustra-tzailearen rotu-tattooak.

programa completo

Viernes, día 8.

18.00 - 20.00. Mesa redonda: Periodismo Independiente. Sobrevivir como medio y sortear la censura con humor y astucia. Jabi (Ekintza Zuzena), Antonio (La Gallina Vasca), Santxikorrota (Hordago) y Andrea Momoitio (Píkara magazine). Modera: Luis (Katakrak Liburuak).

18.00 - 19:30. Talles de ilustración oculta.

20:30 - 21.30. Batalla de ilustradores.

22.00 - 01.00. Conciertos. Jatos Viejos, Serpiente y Candidato Manchú.

Sábado, día 9.

11.00 - 12.30. Taller para txikis.

11.00 - 13.00. Mesa redonda: Todo por el cine! Un paseo entre el método, la financiación y la hoguera. Marta Grimalt, Jorge Nuñez y Xiana Gómez. Modera: Andrea Ganuza.

12.30 -13.00. Performance vermut de La Forastería.

13.15 - 14.00. Concierto. Tronco.

16.30 - 18.00. Presentación. Autsider Cómics, 5 años haciendo el hostia.

18.00 - 19.30. Presentación: Un Archiva del DIY: La Fanzinoteca feminista cuir,de Gelen Jeleton.

19.30 - 21.00. Proyección de cortos.

22.00 - 01.00. Conciertos. Anlaki, Arabesca y Magmadam.

01.00 - 4.00. After party: DJ Reimy.

durante el festival

Feria de publicaciones. El viernes, de 17.00 a 21.00;y el sábado de 10.00 a 21.00.

Tattoo-rotu. Con Malmö. De 10.30 a 15.00.

Punto de intercambio de fanzines e ilustraciones. Se establecerá un punto de intercambio durante la feria.

Herramientas de Contenido