Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Nafarroako Gobernuak 2017-2019 Toki Inbertsioen Planari hasiera emango dio tokiko erakundeen artean 100 milioi euroko banatuz

Hiru urteko inbertsioa ekarriko du, ur-hornidurako sareak, saneamendua, argiteria publikoa, udal eraikinak, zoladura eta bideak hobetzeko;baita plan gidarietan barne hartutako lanak ere


navarra.es - Jueves, 7 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 21:54h

Nafarroako Gobernuak 2017-2018 Toki Inbertsioen Plana (TIP) abian jarri du, hiru urtetan 100 milioi euroko inbertsioa ekarriko duena, etxeko ur-horniduraren sarea, saneamendua, argiteria publikoa, udal eraikinak, kaleetako zoladura hobetzeko eta bideak konpontzeko.

Planari esker, udalak inbertsio premiazkoenei aurre egingo die, 2017an 20 milioi ekarriko dituztenak, 40 2018an eta beste 40 milioi 2019an.

Plana gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek, Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabi Lasarekin batera. Elizaldek nabarmendu du TIP "toki garapena egiteko eta iraunkortasunerako tresna bat" dela, "Nafarroako herritar eta herri guztiek kalitatezko zerbitzuak eta azpiegiturak izan ditzaten".

Hiru jarduera-ildo

Plana hiru jarduera-ildotan banatzen da: batzuk, Nafarroako Gobernuak proposatutakoak (inbertsioak), beste batzuk, toki erakundeek eskatutakoak, ezarritako ildoen arabera (toki programazioa). Beste batzuk udalek eta kontzejuek erabakitzen dituzte, beraien beharren arabera (erabaki askea).

Inbertsioetarako

34 milioi bideratzen dira;horietatik, 20,4, goi-hornidurako sarerako dira, 9,5, hiri-hondakinen planerako eta 4, banda zabaleko planerako.

Toki programazioaren

kapitulua, 34 milioikoa dena, hornidura, saneamendu eta euri sareetarako da (11,16 milioi), sareekin zolatzeko (13,54 milioi), sarerik gabe zolatzeko (1,6 milioi), argiteria publikorako (5 milioi), udal eraikinak hobetzeko (6,6 milioi) eta bideak konpontzeko (5 milioi).

Erabaki askearen

zatiari dagokionez, 23 milioi eurokoa dena, 3.000 biztanle baino gehiago dituzten toki erakundeentzat da (5,75 milioi) eta 3.000 biztanle baino gutxiago dituzten toki erakundeentzat (17,25 milioi).

Plan honek, Gobernuaren 100 milioi euroko inbertsioarekin, 160 milioi inguru mugitzeko aukera emango du. Foru gobernuak % 50 eta % 80 artean emango du obra bakoitzerako.

Kontseilariak adierazitakoaren arabera, banaketa "bazterkeria positiboko irizpideekin" egin da, tamaina txikiagoko eta sakabanatze geografiko handiagoko toki erakundeek proposatutako inbertsioak ere kontuan hartzeko. Hauxe esan du Elizaldek: "Nafarroako lurralde-orekarako tresna bat da".

Horrez gain, Elizaldek gogoratu du TIP hau "sozialki konprometitua" dela, lanen esleipenean gizarte-klausula bat sartzen duelako. Horien truke, sortzen diren enpleguen heren bat, errenta bermatua jasotzen duten pertsonentzat izango dira. Halaber, azpiegiturak mendekotasuna, desgaitasuna eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen beharretara egokitzen lagunduko du.

Azkenik, kontseilariak nabarmendu du TIP honek toki mailan ekonomiaren suspertze handia ekarriko duela, lurralde guztian lanak gauzatzea ekartzen dituzten jarduerak direlako

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »

Últimas Noticias Multimedia