Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Azoken Azokan parte hartzeko izen-ematea bihar amaitzen da

A.M. - 2017(e)ko irailaren 7a, osteguna - 10:40etan eguneratua

Errenteria - Irailaren 23an Atlantikaldia jaialdiak Azoken Azoka ospatuko du Errenteriako Foru plazan. Parte hartzeko izen-ematea zabalik dago bihar arte. Azokak sortzaileen lanak erakustea, garapen ekonomikoa susta-tzea eta beraien arteko elkarrekintza sustatzea du helburu. Jaialdiak bere webgunean (atlantikaldia.errenteria.eus/azoken-azoka) argitaratu ditu parte har-tzeko oinarriak. Izen-ematea webgunetik bertatik egin daiteke. Parte-hartzea doakoa da eta onarpena irailaren 11n emango da ezagutzera online

Herramientas de Contenido