Fermin Leizaolak irabazi du Manuel Lekuona Saria

Etnografo eta Ondare Materialean adituaren ibilbide eta ekarpena saritu du Eusko Ikaskuntzak

Viernes, 8 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Fermin Leizaola etnografoa.

Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Fermin Leizaola etnografoa. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Fermin Leizaola etnografoa.

donostia- Etnografo eta Ondare Materialean aditu den Fermin Leizaolak (Donostia, 1943) irabazi du aurtengo Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria. “Euskal etnografian urteetan zehar egin duen lan paregabe eta emankorra” saritu nahi izan du epaimahaiak. Leizaolak antropologiarekin, kultura materialarekin, artzain bizi-tzarekin, arkitektura tradizionalarekin, ondarearekin eta museoekin erlazionatutako lan ugari ere egin ditu eta ibilbide oparo horrengatik saria jasoko du datorren hilabeteetan.

Etnologo euskalduna 1958tik etengabe lanean aritu da. Urte horretan Aranzadi Zientzia Elkartearen Aurrehistoria sailean sartu zen eta, gainera, espeleologia ere landu zuen. Hala ere, bere lan gehiena barrunbeak esploratzen eta artzain, abeltzain eta baserritarren bizimoduak aztertzen egin zuen.

1965. urtetik aurrera, Manuel Lekuona Sariaren irabazlea euskal kulturarekin eta berak landutako gaiekin erlazionatutako ikerketei buruzko artikulu ugari argitaratu ditu. Azpimarratzekoa da 1975ean I. Jose Miguel Barandiaran Ikerketa Saria lortu zuela Artzaingoa Euskalerrian Gaur Egun lanarekin. 70. hamarkadaren bukaera aldera, Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko proiektua diseinatu zuen eta euskal geografiako euskalki eta lekuko hizkerak bildu eta aztertu zituen taldea koordinatzeaz eta zuzentzeaz arduratu zen etnografoa.

Gainera, Leizaola bera izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren fondo etnografikoen bilduma hasi zuena;lan horren emaitza da Zaharkiñakproiektua, 2004. urtera arte garatutakoa, Euskal Herriko inbentario etnografikoa egitea helburu zuena eta neurri handi batean ahaztuta zegoen ondareari balioa eman ziona. Hau oinarri, 2009an I. Ondare Saria jaso zuen Foru Aldundiaren eskutik. Urte horretan bertan beste sari bat ere jaso zuen, Aranzadik Urrezko Domina eman baitzion.

Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia departamentuko zuzendaria da eta baita Munibe. Antropología-Arqueologíaaldizkariaren komite zientifikoko kide. Horretaz gain, euskal etnografian aditua izanik, hitzaldi ugari ematen ditu bai Euskal Herrian eta baita bertatik kanpo ere. Halaber, kongresu eta sinposio askotan parte hartu du.

Manuel Lekuona Saria 1983tik antolatzen du Eusko Ikaskuntzak pertsona ezberdinek euskal kulturari egindako ekarpena eta ibilbidea saritzeko. Azken urteetan, Antxon Agirre Sorondok (2014), Joan Mari Torrealdaik (2015) eta Jean-Louis Davant idazleak (2016) jaso dute saria. - N.G.