Heldu da urteko egun handia

Hondarribiak 1638. urteko setioaren ostean Guadalupeko Amari egindako botua berrituko du

Xabier Sagarzazu - Viernes, 8 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Iñaki Sagarzazu, Alardeko tradizionaleko Burgumaisua, gaur eramango duen aginte-makil a jasotzen.

Iñaki Sagarzazu, Alardeko tradizionaleko Burgumaisua, gaur eramango duen aginte-makil a jasotzen.

Galería Noticia

Iñaki Sagarzazu, Alardeko tradizionaleko Burgumaisua, gaur eramango duen aginte-makil a jasotzen.

hondarribia- Heldu da, azkenean, hondarribiar guztientzat urteko egun handienetakoa izaten dena. Irailaren 8 honetan, beste behin, beraien arbasoek 1638. urteko setio gogorraren ondoren Guadalupeko Amari egindako botua berrituko dute.

Ekitaldi nagusia 11.30ean Guadalupeko santutegian Udalbatzaren presentziarekin egingo den meza izango da, botua berritzen duena, duela 379 urte hondarribiarrak 69 eguneko borrokaren ostean setiotik irabazle irten izana gogoratuz eta eskertuz.

Baina hondarribiar guztientzat bihotzeko jai handia den hau goizaldean hasiko da, 5.00etan, udaletxe aurrean joko den Alboradaren doinuarekin. Gero, 6.00etan, Musika Bandak Diana joko du eta 8.55ean aterako da, Gernikako Arbola plazatik eta Hatxeroak buru dituela, 21 konpainia edo unitate eta 20 emakume kantinerek osatzen duten Alarde tradizionala, 5.000 gizonezko inguru soldadu gisa eramaten dituena.

Behin Arma Plazara igota, Arkoll auzoko konpainiak abuztuaren 15etik Sagarrondoko Amaren parrokian dagoen hiriko bandera jasoko du eta kanoi eta eskupeta salben ostean, Alarde tradizionalak Sainduko ermitarako bidea hartuko du, han lerroak hautsi eta Guadalupera igotzeko. Arratsaldean, 17.45ean ekingo dio ibilbideari Alarde tradizionalak.

jaizkibel, 20. urtezBere aldetik, eta gizon eta emakumeek Alardean soldadu gisa berdintasunean parte hartu ahal izatea eskatuz, 20. urtez, Jaizkibel konpainia mistoak 8.25ean hasiko du bere ibilbidea Minasoroeta kaletik.

Konpainia honek “Ertzaintzaren Irungo arduradunengandik Kale Nagusian ertzainik ez jartzearen apustua” jaso ostean, polizia honen “babesa” eskatu zuen atzo, “horrela desfilatzea desio” badute ere, “baldintzak oraindik ematen ez direlako” eta “jakin” dutelako “aurten ere plastiko beltzak izango direla”.

Jaizkibel konpainia mistoari gizon-emakumeen parte-hartze parekidearen eskakizunean babesa ematera etorriko direla iragarri zuten atzo bai Arartekoak (honen laguntzaile den Julia Hernándezek ordezkatuta egongo denak) bai Emakundek, Izaskun Landaida zuzendaria ordezkari izango duenak.

urrezko intsignia