Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Pim pam ville jaialdi berriak musikaz beteko ditu Mañuetako eta Burgoen plazak, bihar, larunbatarekin, bederatzi kontzerturekin

Emanaldiak 12:00etatik 15:00etara izango dira Mañuetan, eta 18:00etatik gauerdira arte Burgoen plazan, doan

Viernes, 8 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 17:41h

Pim pam ville musika jaialdi berriak musikaz beteko ditu Mañuetako eta Burgoen plazak, bihar, larunbatarekin, bederatzi kontzerturekin. Emanaldiak 12:00etatik 15:00etara izango dira Mañuetan, eta 18:00etatik gauerdira arte Burgoen plazan, doan. Batasunaren pribilegioaren 594. urteurrena ospatzeko antolatu dira kontzertu horiek.

Garage, pop, folk eta punk musika-estiloetako bertako zein nazioarteko talde garrantzitsuek parte hartuko dute jaialdiaren lehen edizio honetan, besteak beste, Exnovios, Los Hermanos Cubero eta The Fuzztones.

Lehenengo kontzertua Las Kasettes taldearena izango da, 12:00etan. El Sótano de Radio 3 saioko Diego RJren arabera talde honen lana “udako garage diskorik onena eta freskagarriena da”.

13:00etan, Los Hermanos Cubero izango dira taula gainean, Gaztelako folka eta gizarte kronikazko zein kritikazko abestiak uztartzen dituzte, letra zintzo eta gatzdunekin eta ageriko umorearekin.

Goizari buru emateko, 14:00etan, Germán y la alegría del barrio-ren kontzertua. Germán 1996an hasi zen musikaren munduan Jugos Lixiviados izeneko taldearekin. Ondoren The Glitter Souls, Souvenir eta Bananas taldeetan izan da, rocka eginez Espainiako kanta herrikoiaren, countryaren zein punkaren ukituak sartuta.

Melenas taldearen eskutik hasiko da arratsaldeko saioa, 18:00etan, pop garratzeko kontzertu batekin, letra sarkorren eta “psikodeliaren alde ilunera eramango zaituen” lurpeko ukitu batekin.

Exnovios taldearen kontzertua 18:45ean hasiko da, eta ordubete geroago, Captains-ena. David Baldo ekoizlearen eta Fee Reega abeslari alemaniarraren taldeak musika eletronikotik post-punkera edo popetik folkera doazen abestiak joko ditu. 20:45ean, 1989an sortutakoDr. Explosión taldearen oinordeko Las Munjitas del Fuzz taldeak garage punk proiektu bat aurkeztuko du.

Musikak aurrera egingo du Bullet Proof Lovers taldearen eskutik, 22:15ean. 2014an sortu zuten talde hau eskarmentu handiko Donostiako zenbait musikarik: Nuevo Catecismo Católico taldeko Gonzalo;Txorlito´s Head eta Lola´s Clubeko Luiyi;Brigada Criminal, Fist Fucking eta Señor No taldeetako Joseba;eta Discípulos De Dionisoseko Juan. Ondoren Madrilen bizi den Kurt Baker abeslari amerikarra batu zitzaien.

Haien lehen diskoa 2017an kaleratu zuten Europan eta Estatu Batuetan, penintsulako eta Londreseko hainbat aretotan kontzertuak egin eta gero.

Amaitzeko, 23:40ean, The Fuzztones taldeak joko du, duela 35 urtetik hona Rudi Protrudi buru duen banda, zeinak 80ko hamarkadan “60ko hamarkadako musikaren alderik basatienaren aldeko apustua egin baitzuen, 70eko hamarkada amaierako punk izpiritua erantsita”.

Herramientas de Contenido