Beasaingo gaztetxeko urteurren festa handia egingo dute gaur

M.A. - 2017(e)ko irailaren 9a, larunbata - 13:51etan eguneratua

Beasain - Beasaingo gaztetxeak aurten bete ditu 13 urte sortu zenetik. Ekintza batzuk egin dituzte egunotan urteurrena ospatzeko, baina gaur izango dute egun nagusienetako bat, izan ere, mozorro eguna izango dute. 11.00etan, altxorraren bila egin eta 14.00etan herri bazkaria izango da. Arratsaldean, Beasaingo Hondartza inauguratuko dute, hondartza eta turismoa mozorro gaitzat hartuta. 18.00etan Kiketormenta bakarlariak saioa eskainiko du eta 20.00etan kontzertuak: Akerjenbe Sound Sistema, Bastardix, Nafarroa 1512 eta Marmol. Olarius&Broher eta Rnr disko jartzailearekin amaituko da.

Últimas Noticias Multimedia