Kintoen arteko jolasak, afaria eta dantzaldia Akerbeltzekin, gaur

A.D. - 2017(e)ko irailaren 9a, larunbata - 14:06etan eguneratua

Leintz Gatzaga - Trikitilarien kalejirarekin hasiko da Leintz Gatzagako Andramaixak jaietako gaurko programa (12.00). Honi jarraituz, Mr.Frack malabaristak ikuskizuna eskainiko du (12.30) eta ondoren, kantu poteoak hartuko du lekukoa. Arratsaldean puzgarriak egongo dira haurren gozamenerako. Mus eta briska txapelketez gain (17.00), kintoen arteko jolasek (18.00), herri afariak (21.30) eta Akerbeltz taldearen dantzaldiak (23.00) girotuko dute eguna.