Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Mehatxuen champions-a

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 10 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

mehatxatzea modan dago, modan jarri da, bogan dago edo nahi duzuena. Kim Jong Un-ek Amerikako Estatu Batuak mehatxatzen ditu adibidez, eta Donald Trump-ek Ipar Korea mehatxatzen du aldi berean. Mehatxuen bultzada baliatuz, lider ilehoriak mehatxu egin dio Ipar Korearekin harreman ekonomikoa duen edozein herrialderi zigorrak ezartzearekin. Osotara, mundu erdia beste erdiaren beldur da, hego-haizeak eman eta suntsitzeari ekingo ote dion, eta kanpoan geldi- tzen garenok errezeloz begira- tzen diogu, tarteka barre txikiari ezin eutsiz, egoeraren komikoagatik, baina aldi berean kezkatuta. Ez genuke barrerik egingo, adibidez, irakasleak gure seme edo alaba zaplazteko batekin mehatxatuko balu, hori onartezina litzateke, baina herrialdeak misil nuklearrez suntsitzea ez da hain larria, irudiz.

Raxoik ere mehatxu egin dio Kataluniako gobernuari, edo hobe esanda egiten dio, egunean pare bat aldiz egiten baitio, bere ahotsean, edo ingurukoenean;eta bueltan, Kataluniako gobernuko norbaitek erantzuten dio, aurrera jarraituko dutela esanez. Kasu zehatz hau aztertuta, deigarria iruditu zait botereen banaketa eskasa, deigarria gerta badaiteke urdaiazpikoa eta siesta exportatu dituen herrialde horretan horrelako zerbait.

Estatu demokratikoak hiru botere behar ditu, gutxienez, eta hirurak ongi bereiziak, posible balitz. Alde batetik, botere legegilea legoke, parlamentu edo senatu forma izan ohi duena, edo legebiltzarra, maila autonomikoan. Bertan legeak proposatu eta onartzen dira. Bestetik botere betearazlea edo exekutiboa legoke, gobernuari eta bere buru denari dagokiena, eta hauek legeak betearaztearen ardura lukete;eta azkenik, botere judiziala egon ohi da, eta honen funtzioa gizartean justizia bana- tzearena litzateke.

Demokraziari buruzko ikastarotxo honen ostean, eta hartutako gaiari jarraiki, iruditu zait azkenaldian, edo ez hain azkenaldian egia esan, gobernuak hura nahi, eta epaitegi desberdinek honen esanetara jotzen dutela, gobernu eta gehiengoa eman dion espektro sozialari fabore eginez. Epaile gustukoenak izendatu edo kentzearena ez da berria, edota epaitutakoaren arabera aingeru edo deabru bihur- tzearena ere ez, baina naturaltasun gehiegirekin onartzen ote dugun pentsatzen hasia naiz. Erabaki bat demokratiko edo ez demokratikotzat jotzen dute euren pentsaera politikoarekin bat etorri ala ez.

Ad hoc justizia ezin da onartu. Futbolean ere ez genuke onartuko, sinpleenera eramanda, zelaiaren erdian gertatutako falta larria penalty gisa epaitzea. Bada berdin ez genuke onartu behar estatu batek dituen botere eta erremintak etekin pertsonalerako, edo alderdiarenerako, berdin zait, erabiltzea. Estatuaren hobe beharraren izenean, erabaki partidistak hartzea itsusi eta gaizki dago, baina tamalez ohituegiak gaude batzuen mesedetan nola jokatzen duten ikusten, guztien onurarako egin beharrean. Egun hauetan kataluniako independentziaren inguruan gertatzen ari dena, politikaren Champions-a da, eta partida martxan da dagoeneko.

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »