Bidasoa txingudi

Aje egun euritsua atzokoa Hondarribian

GAURKO ARRANTZALE EGUNAREN ATARIAN ETA KONTXAKO ESTROPADAN ZER GERTATUKO OTE DENAREN ZAIN, UMEAK IZAN DIRA PROTAGONISTA | Hondarribiko jaietan

Xabier Sagarzazuren erreportajea - 2017(e)ko irailaren 10a, igandea - 06:11etan eguneratua

Giro ederrean egin zen Haurren IX. Moto Lasterketa, Koldo Emery esatariak umore onez gidatuta.

Giro ederrean egin zen Haurren IX. Moto Lasterketa, Koldo Emery esatariak umore onez gidatuta.

Galería Noticia

Giro ederrean egin zen Haurren IX. Moto Lasterketa, Koldo Emery esatariak umore onez gidatuta.Euriak ez zuen Kale Nagusiko sokamuturra zapuztu.

Hondarribiko jaietan, hiru dira urteroko parranda egun nagusiak, irailaren 6tik 11rako egun pareak. Hilaren 6an, lehenengo egunean, koadrilen afariak egin ziren. Zer esan ostiraleko egun haundiaz. Eta gaur, zuri eta urdinez jantzita, koadrotako zapia lepoan, Arrantzale Eguna ospatuko da, jaietako hirugarren egun nagusia.

Hiri osoa Donostiako estropadan gertatuko denari begira egongo den egun honetan, guerdian sokamuturra izango da San Pedro kalean eta gero, koadrilen bazkariak nonahi: etxeetan, jatetxe eta elkarteetan eta baita Bentako jaiguneko karpan ere. Arratsaldean, Hondarribiko Elektropatxarangak jarriko du musika kalejiran. Gauean, En Tol Sarmiento taldeak Bentan emanaldia eskainiko du, disko-festarekin eguna amaitzeko;eta doinu lasaiagoak nahi dituenak, Pantxoa Carrereren kantaldia izango du 22.30ean, Gipuzkoa Plazan.

familientzako planaEta zer egiten dute hondarribiarrek jaietako egun ez pare lasaiago horietan? Atzo, adibidez, urteroko sokamuturra izan Kale Nagusian, baina irailaren 8ko jai haundiaren biharamunean, ajea pasatzeko, familientzako plana izan zen nagusi programan.

Eguraldi txarrak behartuta, haurrentzako jolas parkea, gaur ere zabalik egongo dena, Jostaldi pilotalekura eraman zuten eta Bentara aldatu zituzten bai gaztetxoen gymkana, bai Hondarribiko Haurren IX. Moto Lasterketa.

Azken honek badu bere indarra. Tartekako euri zaparradak ekidinez, jaigune nagusiko karparen pean, 40ren bat motorista ausartu ziren Koldo Emery esatariak umore onez urtero animatzen duen txapelketan izena-ematera. “Hemen ez dago irabazle edo galtzailerik;garrantzitsuena, ume zein guraso edo aiton-amonek ondo pasatzea da”, esaten zuen urtero “oso gustura” aritzen den Emeryk.

Ostiralean parranda egin ostean, “motorren lasterketa oso polita da, umeentzat, primeran pasatzen dutelako, baina baita guretzat ere”, esaten zuen atzo bere bi umerekin han zegoen 47 urteko David Pérezek.

Bere aldetik, 34 urteko Noemí Infantek ere “urtero” etorri ohi dela aitortzen zuen;atzokoan, bere urte eta erdiko eta lau urteko bi alabekin. “Kosta egiten da ajearekin altxatzea, baina plan zoragarria da umeentzat eta guretzat”, esaten zuen ama honek.