Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
oarsoaldea

Lezok ongietorria emango die jaiei asteazkenean

Aurtengo santakrutzetarako bost egunetako egitarau oparoa prestatu da

Aitziber Muga - 2017(e)ko irailaren 10a, igandea - 06:11etan eguneratua

Lezoko erraldoiak, kalejiran.

Lezoko erraldoiak, kalejiran.

Galería Noticia

  • Lezoko erraldoiak, kalejiran.

Lezo- Datorren asteazkenetik igandera arte Lezoko herriak Santakrutz jaiak ospatuko ditu. Herriko elkarte eta Jai Batzordeak prestatutako bost egunetako egitarauan berrikuntza ugari datoz aurten.

Esaterako, herriko egun nagusian, Santakrutz egunean, bazkarien aurretik, tartekoen eta arrantzaleen topaketa egingo da Kale Nagusian trikitixaz animaturik.

Era berean, berrikuntza gisa, Baserritarren egunean, irailaren 15ean, giza proba eta, Jauregialden, patata tortila lehiaketa egingo dira (izen emateak Sorgin tabernan) eta ilun-tzean, afari herrikoia egongo da. Bakoitzak bere afaria eraman beharko du eta Udalak sagardoa jarriko du.

Berrikuntzen artean, giza proba eta patata tortila lehiaketa egongo dira eta mota guztietako musikak tarte handia izango du

Bestalde, Baserritarren egunean Gurutze Santuaren plazan egin ohi den bertso saioan lau izarrek parte hartuko dute: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus.

Musika emanaldietan hazkunde ederra izan da aurtengoan. Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuituko kontzertuak ere izango dira Lezon;Izeberg eta Trini Fox talde euskaldunak, adibidez, emanaldia eskainiko dute. Lezoko gaztetxo hasi berrien taldeak ,The Jaig, eta udako emanaldietan hainbat herritan ibilitakoak ere izango dira: Kultu Kultibo, Katez eta KO etiliko.

Berbenetan ere Gabezin talde nafarra eta salsa eta kubako doinu atseginak euskaraz ekarriko dituen Tik Tara taldea plazara hurbiltzen diren herritarrak dantzan jarriko dituzte.

Horretaz gain, Elektrotxufla eta DJ Pattor eta txarangak entzuteko aukera egongo da.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia