Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Baluartek Sara Barasen ikuskizun berriaren erabateko estreinaldia hartuko du irailak 28an, 29an eta 30ean

noticiasdenavarra.com - Lunes, 11 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 15:21h

Baluarteko Areto Nagusiak Baluarte Fundazioaren 2017-2018 Denboraldi berriaren hasiera hartuko du Sara Barasen Sombras ikuskizun berriaren erabateko estreinaldiarekin. Osotara, Barasek hiru emanaldi eskainiko ditu gurean, irailak 28an, 29an eta 30ean, arratsaldeko 20.00etan hasita. Cádizko dantzari entzutetsuak bidaia proposatuko digu denboran, koloreetan, isiltasunean eta zalapartan, jendetzan eta bakardadean, argian eta itzaletan zehar. Ikuskari hau farrukaren itzal ikaragarritik sortu da, Sararekin beti izan dena, berarekin hazten.

Eszenaratze berri bat, magikoa eta bakana, Sara Barasen kutsua duena, pauso bat harago laguntzeko eta sentimenduak erraz agertzen diren dimentsio horretara publikoa eramateko betiko flamenkoari eusten jarraitzen diona. Sarrerak 40, 28 eta 18 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programaren baitan (gazte txartelarekin), ikuskizuna baino hiru egun lehenago sarrerak 12, 8 eta 5 eurotan jarriko dira salgai, soilik leihatilan.

Herramientas de Contenido

Más sobre Cultura

ir a Cultura »