Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

India Martínezek Baluarten eskainiko duen kontzertua otsailaren 9ra aurreratu da

baluarte.com - Lunes, 11 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 15:28h

India Martínez abeslariak Iruñeko Baluarten martxoaren 4rako aurreikusitako kontzertua otsailaren 9ra aurreratu da, arratsaldeko 20.30ean, artistaren nazioarteko biraren agendan egokitzeak direla eta. Lehen datarako erositako sarrerak otsailaren 9an ospatuko den emanaldirako balio dute. Norbaitek txartelak bueltatu nahi baditu, dirua erositako kanal beretik itzuliko zaio.
 
Tour Secreto da India Martínezek publikoari kontzertuen bira berria aurkezteko aukeratu duen titulu enigmatikoa. Bere disko berria, Te cuento un secreto, kantari kordobarrak eszenatoki baten gainean inork ez bezala islatzen dakizkien kanta pertsonalez beretiko lana da. Lan honek India talentuz beteriko artista dela uzten du agerian, Espainiako pop arrazialean figurarik onena gisa.  
 
Hala distantzia laburretan, nola audientzia handien aurrean duen interpretatzeko moduak feminitate, talentu eta misterioz betetako artista bilakatu du. Otras verdades (2012) izeneko albumean biltzen diren bertsio-aukeraketari aurre egitean, zein Camino de la buena suerte (2013) albumean izandako  musikagile alderdiari ekitean dotore aritzen da India beti. India beti da artista garrantzitsu bilakatu duten ahots liluragarri eta flamenko eta pop-aren arteko nahastea. Grammy sari latinoetan artista onenaren izendapena izan du. Cadena Dial sari bi irabazi ditu, 2015ean abesti onenaren Goya saria irabazi zuen El niño filmarekin eta hainbat artistarein egin du lan, besteak beste, David Bisbal, Pitingo, Pablo Alborán edo La Oreja De Van Gogh taldearekin.

Herramientas de Contenido