Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Erakusketak, kontzertuak eta bisita gidatuak biltzen ditu.


navarra.es - Lunes, 11 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 15:25h

Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu irailaren 11tik 17ra bitarteko asterako:


ZINEMA

Hilketa baten anatomia
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 19.30etan

Michiganen, herri txiki bateko abokatu Paul Biegler-ek (James Stewart) bere denbora libre gehiena arrantzan, pianoa jotzen eta alkoholikoa den bere lagun eta lankide Panell McCarthyrekin (Arthur O´Connell) eta bere idazkari maltzur Maida Rutledge-rekin (Eve Arden) pasatzen du.
Hizkuntza: J.B. ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 160 min


Ipuin hau ez da bukatu
Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 18.30etan

Ekainaren 19 eta 22a bitartean 10 eta 16 urteko hamalau gaztek Nafarroako Filmotekak antolatzen duen tailerrean parte hartu zuten, zehazki, Zinema super 8 mm formatuan egiteko tailerrean. Ikasleen gehiengoak 2016ko udan antolatutako lehen tailerrean ere parte hartu zuten eta, hori dela eta, bigarren ikastaro honetan dagoeneko istorio bat filmatzeko antolaketa lanetan hasi ziren berehala. Filmazioak bi egun iraun zituen eta super 8 mm formatuan filmatu zituzten irudiekin 5-6 minutu irauten dituzten film laburrak osatu zituzten.


Film laburren saioa

Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20:00etan
Lobito Bueno, Bruja Hermosa (2015)
 Poesia, musika, pintura, argazkilaritza eta zinematografia nahasten dira istorio paradojiko honetan, zeinak aldi berean maitasun posibleak eta ezinezkoak jorratzen baititu. Poema inozo bat, haurren soinu-banda baten tonua duena, izanen dugu gidari errealitate emozional kamutsa eta kontraesankorra hobeki uler dezagun edo are nahasgarriagoa suerta dakigun;batzuetan ustekabean harrapatuta geratzen garen maitasunaren kaleidoskopio betiereko hori, non otsokoak onak zein gaiztoak izan daitezkeen, eta sorginak ederrak zein itsusiak, edo guztiz alderantzizkoak. 
Voy para tu casa (2015)
Egunak dira Jose bere neska-lagunari idazten ari zaiola, baina ez du inolako erantzunik jaso... Halako batean neskak erantzun egin dio, baina haren hitzetan gertakari ilun batzuk sumatuko ditugu... 
Gaueko. Gauari Beldur Izango Diozu (Gaueko. Temerás a la noche, 2016)
Herri guztiek izan dituzte beren demonioak, nahiz eta gaur egun ahaztuak diren. Euskaldunona Gaueko zen, ilunaren jauna. Izaki horren jarraitzaileek liburu batean idatzi zituzten hark emandako aginduak, eta mendeetan eskuz esku pasatu izan da idazlan hori. Erronka egiten dionak sufrikario latza pairatuko du!
Pez volador (2017)
Iñigo ez da zoriontsua. Ezin du, ez daki edo bere gaixotasun mentalak ez dio uzten. Medikazioak ere ez dio laguntzen. Berrogeita hamarka urteko gizon tristea da, etsia hartutakoa, arrain arrunt eta ttipi bat arrain-ontzi arrunt eta ttipi batean harrapatua. Harik eta esku hartzea erabaki duen arte.


Apustu handia
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20.00etan

Michael Lewis-en The Big Shortliburuaren egokitzapena da film hau. Krisi ekonomiko globala sorrarazi zuen Estatu Batuetako etxebizitza merkatuaren porrotari buruz hausnartzen du bai liburuak eta baita filmak ere.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz eta gaztelaniazko azpitituluak.
Iraupena: 123 min.

  
IKASTAROAK ETA TAILERRAK



Berrikuntza musika-enpresen garapenean
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa
Ostirala / 10:00etan
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
Iruña
Patxi Damián Rodríguezek emana. 
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Leku mugarik gabe (gutxienez 8 pertsona).
Nafarroako Musikologia Elkarteak (AMUN) koordinatutako jarduera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren laguntzarekin.
Musikarientzako tailer espezializatua, musika-enpresen sorreran laguntzeko;hartan, proiektuaren kudeaketan egin beharreko urrats garrantzitsuenen berri emanen da eta azken joerak aztertuko dira.

Soundpaitinga
Kondestable Civivoxa (Iruña)
Larunbata / 12:00etan
Jarduera inklusiboa, Garaikideak CMC-ko zein ATENA fundazioko bazkideei zuzendua. Manuel Gilek emana.
Tailerra ATENA fundazioko Down-en sindromea duten pertsonei zuzenduta dago, eta parte-hartzaileei zenbait kontzepturen berri emanen zaizkie, hala nola bolumen, tinbre, erritmo, espazio edo altuerena, betiere parte-hartze aktiboaren bitartez eta beren lankideekiko interakzioaren bitartez. Eskola dinamikoa izanen da, tailerrean komunikazioa, sormena eta dibertsioa landuko baitira.

ERAKUSKETAK

Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05
Lizarrako Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.

Oihuaren anatomia
Nafarroako Museoa
2017/05/11 - 2017/09/24

Nafarroako Museoak erakusten duen Oihuaren anatomia erakusketa txikia bi aretotan banatzen da lehenbiziko aldiz, bi solairutan hain zuzen. Bilduma iraunkorreko bi piezen arteko elkarrizketa bat proposatzen du Federico Clavarinoren (1984, Turin) argazkiekin, zeinak haren azken lanaren parte baitira: The Castle. Lehen pieza, I. mendekoa, Santakarako aztarnategian aurkitu zen eta Calceus du izena;bigarrena, XIX. mendekoa, marmolezko busto bat da, Agustín Querol y Subiratsek egina, eta oihuka ari den gazte baten burua irudikatzen du. <bilduman<Fundazioaren Kutxa Nafarroako figurazioa eta Abstrakzioa 70s.

Forma 70s. Abstrakzioa eta figurazioa Nafarroako Kutxa Fundazioaren bilduman
Nafarroako Museoa 
2017/06/15 - 2017/10/01

Erakusketak formen elkarrizketa bat proposatzen du pintura tradizionalaren eta abangoardiako pinturaren artean, hizkuntza figuratiboen eta abstraktuen artean, eta adierazpen esperimentalen eta herrikoien artean. Elkarrizketa hori kidetasunek eta kontrasteek markatutakoa da, zeinek bat egin baitzuten garai bateko erreferentziako zenbait erakusketa-aretotan;izan ere, Iruñeko eta Nafarroako panorama artistikoaren foku dinamizatzaileak ziren erakustoki haiek.

José Ramón Anda. Kausa formala eta materiala
Oteiza museoa
2017/06/21 - 2017/10/01

Oteiza museoak erakusketa-proiektu berri bat biltzen du, José Ramón Anda deitutakoa. Kausa formala eta materiala erakusketak sortzaile horrek eskulturari emandako ekarpena analizatzen du, eta haren lana aztertzen. “Eskulturaren Euskal Eskola” deitutakoan aritutako artisten bigarren belaunaldiari lotuta egon zen Anda, eta hizkuntza artistikoak berritu zituen joan den mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera.


MUSIKA

 


ORGANORAKO MUSIKA ZIKLOA


In campo aperto
Leireko Monastegia
Larunbata / 19.45etan

Organo zikloak eta Iruñeko Planetarioak ekoiztutako jarduera. Nacho Ribas Andorrako Organo Jaialdiko zuzendari, organo jole eta konposatzailearekin. Andorran eta Koloniako St. Peterren, Europako organo abangoardiaren barruan toki garrantzitsu eta ausartean, dagoeneko arrakastaz aurkeztu duen egitasmoa ekarriko du. Bi organoren arteko elkarrekintza da (aipaturiko Koloniako elizakoa, aurretik grabaturikoa, eta zuzenean joko dena), ikus-entzulea inguratuko duen planetei buruzko irudien muntaketarekin. Saioaren ondoren, zeruaren behaketa egingo da, Iruñeko Planetarioko astrofisikari batek gidatua.


HAURRENTZAKO AISIA

Ongietorri ipuinetara
Nafarroako Liburutegia
Asteazkena / 18.00etan

Asteazkenero, gurasoek eta beste boluntario batzuek ipuinak irakurtzen dizkiete haurrei gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Ipuina familia bereko bi kidek edo gehiagok kontatua (ama, aita, osaba, izeba, aitona, amona, familiaren lagun mina...) Ipuina bolondresak aukeratu dezakete edo liburuzainei liburu bat edo bi eskatu ahal zaie.

BISITAK ETA IBILALDIAK

 

 

José Ramón Anda. Kausa formala eta materiala 
Oteiza museoa (Altzuza)
Igandea / 12:00etan

Bisita gidatua, Museoaren Didaktika ataleko arduradun Aitziber Urtasunekin.
José Ramón Anda. Kausa formala eta materiala erakusketak ehun bat lanek osatutako hautaketa bat erakusten du, artistaren prozesu eraikitzaileak aztertzen dituena;lan horien artean, eskultura-lanak, artistaren tailerreko azterlan txikiak eta altzari-lanetako piezak ere erakusten dira. Erakusketa ekainaren 21etik urriaren 1era bitarte egonen da zabalik.


Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00

Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak;2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean (https://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com/). 


Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia