Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berri bat eraikiko du Iturenen

Sei unitateetarako lekua izango du eta inbertsioa 1,4 milioi eurokoa izango da

noticiasdenavarra.com - Lunes, 11 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 15:20h

Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berri bat eraikiko du, sei unitateetarako eta jantokirako lekuarekin, izan ere, Udaleko eraikinak irakaskuntza-jarduera garatzeko beharrezko baldintzak ez dituela betetzen uste baita. Zentro berriak ez du ia energia-kontsumorik izango eta "Pulunpa" esango diote.

Inbertsioa 1,4 milioi euro ingurukoa izango da eta lanak 2018an zehar egingo dira. Zehazki, eraikuntza-lanak 1.290.134,60 euroko gastua ekarriko du, eta horietatik, 1.204.848 euro, obrari dagozkio, eta 85.286,60 euro obra-zuzendaritzako langileen ordainsariari. Hezkuntza Departamentuak dagoeneko proiektuaren idazketa eta eraikuntza-lanen zuzendaritza kontratatzeko espedientea onartu ditu.

Horrez gain, ekipamenduaren hasierako zuzkidurarako aurreikusitako gastuak 93.000 eurokoak izango dira, eta urteko gutxi gorabeherako gastua 11.220 eurokoa izango da. Garbiketarako aurreikusitako urteko gastuak 11.995 eurokoak izango dira. Gaur egungo eraikina 1989. urtean berritu zuten, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako 67 ikasle ditu, sei taldetan banatuta. Ikastetxea Udaletxeko eraikinaren goiko bi solairutan dago, eta udaletxearen sarbide bera du. Horrez gain, gelen barneko antolaketak ez dio erantzuten hezkuntza-erabilera bati. Lizitazioaren iragarkia Kontratazio Atarian argitaratu da jada.