Agur 2017ko Hondarribiko jai nagusiei

azken egun euritsuan,zumardian egindako baserritarren eguna izan da jai ekitaldi nagusia

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkiak - Martes, 12 de Septiembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Guraso eta umeak behi eta zekorrak ikustera joan ohi dira urtero egun honekin.

Guraso eta umeak behi eta zekorrak ikustera joan ohi dira urtero egun honekin.

Galería Noticia

Guraso eta umeak behi eta zekorrak ikustera joan ohi dira urtero egun honekin.Barazkiak eta beste gauza asko erosi ahal izaten da Hondarribiko Zumardian.Idiak lanean, atzoko Baserritarren Egunean.

hondarribiarrek agur esan diete atzo aurtengo jai nagusiei. Asteburuan bezalaxe, jaietako azken eguna eguraldiak baldintzatu du.

Goizetik, Zumardian, Baserritarren Eguna ospatu da. Bertan, tokiko zein kanpoko baserriko produktuen zein bestelakoen ekoizle eta saltzaileen postuak izan dira.

Barazkiak, fruta, gozoak, hestekiak eta beste erosteko aukera izan dute hondarribiarrek zein bisitariek, eta Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano bertsotan aritu dira. Gainera, abereen erakustaldia egin dute eta idi-probena ere bai.

“Egun polita izaten da hau, urtero etortzen naiz Zumardira. Gainera, umeei asko gustatzen zaie behiak ikustea eta gazta ere erosi ohi dugu”, esaten zuen 37 urteko Iñaki Ociok. “Ostiralean, Alarderako, zorte ona izan genuen eguraldiarekin, baina ondorengo egunak txarrak izan diren arren, ekitaldiak Bentara edo Jostaldi frontoira eraan dituztenez, umeekin ibiltzeko aukera ere izan dugu”, esaten zuen bere bi umeekin zegoen gizon honek.

salmenta gutxixeagoBaserritarren Eguneko postuetako saltzaileen artean, eguraldia ere hizketa gai zen atzo. “Pena da euria egitea, gutxixeago saltzen baita honelako egunetan. Baina gu, etorri, urtero etortzen gara Hondarribira, plaza hona da saltzeko”, esaten zuen Orozkotik ogia eta gozoak saltzera etorritako Janire Goikuriak.

Jaiak amaitzeko, Baserritar Egunarekin batera, pailazoak, Et Incarantus Orkestra eta Euskal Pop-Rock Izarrak ikuskizuna eta su artifizialak izan ziren atzo Hondarribian.