Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Eibar Eskubaloiak igandean ospatuko du denboraldiaren hasiera

2017(e)ko irailaren 14a, osteguna - 10:48etan eguneratua

EIBAR – Eibar Eskubaloia kirol klubak denboraldi berriaren hasiera ospatzeko jardunaldia antolatu du datorren iganderako. Bertan “jokalari, senide eta nahi duten jarraitzaile guztiek” parte hartu ahalko dute (adin txikikoak arduradun batekin joan beharko dira). Taldeko familia 10.00etan elkartuko da Azitaingo frontoian Arratera oinez igotzeko eta gora heltzerakoan jolasak eta hamaiketako txiki bat egingo dute. Ospakizuna 14.00etan amaituko da. – J.L.

Herramientas de Contenido