Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Osasun etxe ingurura iritsi dira Gipuzkoako Urak-en lanak

2017(e)ko irailaren 15a, ostirala - 11:05etan eguneratua

IBARRA – Gipuzkoako Urak Euskal Herria kalean egiten ari den saneamendu eta ur hornidura sarean berriztatze lanen lehen fasea amaitutzat eman da. Atzotik, ordea, osasun etxearen ingurura gerturatu ziren berriztatze lanak. Bertan hiru astez arituko dira eta Gipuzkoako Urak-ek adieraziko dizkiete auzotarrei izango diren eragozpenak. Hala nola, Euskal Herria 17 eta 19 arteko aldapa noiz itxiko den edota ur mozketak noiz izango diren. Aurreikuspenen arabera, Txumitxa inguruan jarraituko dute lanek. – M.S.S. 

Herramientas de Contenido