Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Herritarrek denboraldi berrirako zine bonoa eskura dezakete jada

2017(e)ko irailaren 16a, larunbata - 12:49etan eguneratua

AZKOITIA – Azkoitiarrek Udaleko Kultura sailak iaz estrainekoz atera zuen zine bonoa eskura dezakete berriro. Bonoaren prezioa 30 eurokoa da eta 10 pelikula ikusteko aukera ematen du. Interesatuek Udaleko Kultura sailean edo Baztartxo antzokiko leihatilan bertan eskura dezakete. Hori bai, bonoa ostiral, larunbat eta igandeetako emanaldietarako da, “astelehenetako prezioa, ikuslearen egunekoa, hiru eurokoa baita deskonturik gabe ere”. – J.L. 

Herramientas de Contenido