Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Zaldibiako jubilatuek haien eguna ospatuko dute bihar

2017(e)ko irailaren 16a, larunbata - 12:44etan eguneratua

ZALDIBIA – Legorretakoek egingo duten moduan, Zaldibiako jubilatuek ere urteko festa biharko egunez ospatuko dute. Egunarekin hasteko, goizeko 11.00etan, Santa Fe elizan meza izango da, orain arte hildako lagunen omenez. Ondoren, 14.00- etan, Zubi-Buru elkartean egingo dute juntadizoa elkarrekin bazkaltzeko. Urtero egin ohi duten moduan, bazkariaren ostean herriko zaharrenak omenduko dituzte eta tartean izango da Zubi-Ondo tabernako Joxepa Etxeberria, izan ere, igandean 104 urte bete zituen eta taldeko edadetuenetako bat da. – M.A.