Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zumaiako Alondegiko ikastaroetan asteazken arte eman daiteke izena

2017(e)ko irailaren 16a, larunbata - 12:47etan eguneratua

ZUMAIA – Zumaiako Alondegia Kultur Etxeak hainbat ikastaro antolatu ditu aurtengo ikasturterako eta asteazkenean amaituko da izena emateko epea. Askotariko ikastaroak daude (plastika, pintura, zeramika, yoga, akrobazia...) baina nobedade gisa, Papera+grapak...fanzine! eta Oinarrizko marrazketa ikastaroak dituzte. Ikastaroren batean izena eman nahi dutenek Alondegira jo dezakete asteazkena baino lehen 9.30etik 14.00etara (943 861 056 edo kulturetxea@zumaia.eus). – A.R.

Herramientas de Contenido